Dee Dee Bridgewater, Marc Ribot eta Bill Bruford sarituko dituzte Donostiako 60. Jazzaldian
Donostiako Jazzaldiak 60. edizioa du aurtengoa, eta 88 kontzertu eskainita ospatuko du, uztailaren 19tik 27ra. Kontzertu horietatik 51 doakoak izango dira, eta denetariko doinuak entzungo dira Kursaalen, Trinitate plazan, Chillida Lekun, Zurriolako hondartzan eta gainerako agertokietan: The Amy Winehose Band, Jamie Cullum (bi kontzertu eskainiko ditu, bat doakoa Keler Gunean eta bestea ordainpekoa Kutxabank Kursaal Auditorioan), Brad Mehldau, Dee De Bridgewater, Marc Ribot, Dave Holland, Hermeto Pascoal, Chris Potter, Steve Coleman, Marco Mezquida, The Beach Boys, Anari, Judith Hill, Bulego, Sidonie…
Gainera, beste hainbat euskal talde gehiago entzuteko parada izango da, Tokiko Taldeen zikloan (Thomas Camille, Biper Swing, Ura Duo, Eneko Diéguez Quartet, Alma Seben, Soul Cream…) eta beste espazio batzuetan: Iñaki Salvador, Oreka TX, Arima Soul…
Donostiako Jazzaldia Saria
Aurten, hiru sari banatuko ditu Jazzaldiak, saridunek musikaren arloan egin duten ibilbidea aitortzeko ez ezik, musikarien hainbat belaunaldirentzat erreferente bihurtu direlako ere.
Dee Dee Bridgwaterrek jasoko du bat, “jazz bokaleko dama handienetako batek”: “Multifazetikoa, kantari ausarta eta esploratzailea, aitzindaria eta, aldi berean, tradizioaren zaindaria” dela nabarmendu dute jazz jaialdiaren arduradunek.
Marc Ribot “azken hamarkadetan sormen eta asmamen handienekoa erakutsi duen gitarrista”, JAzaldiaren aburuz, eta “gu probokatzeko, gogoetara bultzatzeko eta dibertitzeko gaitasuna” erakutsi du.
Azkenik, Bill Bruford bateria-jotzaile “sofistikatu eta zehatza” sarituko du Donostiako Jazzaldiak: “Bere bateria konposizioaren zerbitzura jartzen du beti, sentsibilitate erritmiko ez ezik melodikoa ere erakutsiz, eta bolumenaren aurretik espresioari eta xehetasunari bidea irekiz”.
EITB Donostiako Jazzaldiaren kolaboratzaile izango da aurtengoan, lehenengo aldiz.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko