Iñaki Salvador, Arima Soul, Marco Mezquida eta Bascolombia proiektua, Chillida Lekun Jazzaldian
Donostiako Jazzaldiak sei kontzertu eramango ditu Chillida Leku museora, jaialdiaren 60. edizioan.
Uztailaren 19an, Bascolombia proiektua oholtzaratuko dute Oreka TXk eta Phonoclórica kolonbiar taldeak, eta uztailaren 20an Iñaki Salvador eta Marco Mezquida pianistek Dichosos tributos proposamena aurkeztuko dute.
Jazzaldian lehen aldiz, bi kontzertu Chillida Lekuko Zabalaga baserrian egingo dira: uztailaren 26an, Lew Tabackin flautista eta saxofoi tenor handiaren laukotea eta, uztailaren 27an, Jordina Millà & Barry Guy pianista eta kontrabaxua.
Umeei begira, bi kontzertu izango dira goizez: uztailaren 25ean Claire Martin abeslari britainiarra arituko da; uztailaren 26an, berriz, Arima Soul euskal taldea.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko