Anari, Jamie Cullum, Cristal Murray, Sidonie eta Bulego, Zurriolan Jazzaldian
Donostiako Jazzaldiak doako zortzi kontzertu eramango ditu bere 60. edizioan, uztailaren 23tik 26ra, Zurriolako hondartzara, Keler Gunera.
Uztailaren 23an, asteazkenarekin, Jamie Cullumek estreinatuko du agertokia, Donostiako aurtengo Jazzaldian joko duen bigarren kontzertuan. Ondoren, Donostian lehen aldiz, The War & Treaty bikotea oholtzaratuko da.
Uztailaren 24an, ostegunean, Anari eta EXTC taldeak arituko dira. Terry Chambers bateria errepidera itzuli da EXTC bandarekin, XTC talde mitikoaren oinordekoarekin.
Uztailaren 25ean, ostirala, Judith Hill abeslari, konpositore eta instrumentista estatubatuarra eta Crystal Murray abeslari gazte paristarra arituko da Keler Gunean.
Keler Guneko kontzertuei amaiera emateko, uztailaren 26an Bulegok joko du lehenengo, eta Sidoniek, ondoren.
ORDUTEGIAK
Uztailak 23:
-Jamie Cullum (20:45)
-The War & Treaty (23:30)
Uztailak 24:
-Anari (21:00)
-EXTC (23:30)
Uztailak 25:
-Judith Hill (21:00)
-Crystal Murray (23:30)
Uztailak 26:
-Bulego (21:00)
-Sidonie (23:30)
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko