AEBetan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kaiman batek harrapatutako ume baten bila ari da Polizia, Floridan

Floridako zingiretan kaimanak agertzea gauza arrunta bada ere, mota horretako ezbeharrak gertatzea ezohikoa da.
Kaiman batek harrapatutako ume baten bila ari da Polizia, Floridan. EFE.
Kaiman batek harrapatutako ume baten bila ari da Polizia, Floridan. EFE.

Polizia bi urteko ume baten bila ari da Floridako Orange konderrian, AEBetan, kaiman batek harrapatuta umea uretara eraman ostean. Ezbeharra Disney’s Grand Floridian turismoko gunetik gertu izan da.

Konderriko sheriffaren bulegoak jakitera eman duenez, Polizia umearen bila ari da zingirako inguruetan eta uretan.

Ezbeharra 21:30 aldera gertatu da bart eta bilaketa lanak diharduten bitartean, zingirako ingurua itxita dago.

Floridako zingiretan kaimanak agertzea gauza arrunta bada ere, mota horretako ezbeharrak gertatzea ezohikoa da.

Zure interesekoa izan daiteke

Thiago Ávila y Saif Abukeshek en una foto previa a la misión de 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek Thiago Avila eta Saif Abukeshek aktibistak gaur bertan askatu, eta deportatu egingo dituzte

Israelgo inteligentzia zerbitzuak Adalah giza eskubideen aldeko erakunde eta laguntza legala ematen duen taldeari jakinarazi dionez, bi ekintzaileak "gaur bertan" askatuko dituzte, eta zaintzapean jarraituko dute, deportatuak izan arte. Adalahk egoera gertutik jarraitzen ari dela esan du, "askatzea gauzatzen dela, eta datozen egunetan deportazioa gertatzen dela ziurtatzeko".

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Energia nuklearra, berriztagarriak… Europa norabide bila ari da, energia-mendekotasunari aurre egiteko

Energia-mendekotasuna da Europar Batasunak aurrean duen erronka nagusietako bat. Kontsumitzen duen energiaren % 57 kanpotik dator, eta % 43 baino ez da Europan ekoizten. Frantzian, energia nuklearraren auzia eztabaida handia sortzen ari da, eta iritzi kontrajarriak eragin ditu. EITB ekoitzitako "Europa norabide bila" erreportaje-sortak aztertu duen gaietako bat da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X