Iruzkiina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

CETAren irakaspenak

Akordio hau sinatzeko agerian geratu da Europak ahots bakar batekin hitz egiteko duen zailtasuna.

Zazpi urteko negoziazioen ostean eta egun hauetako zalantzen ondoren, Europar Batasunak azkenean sinatu du merkataritza libreko ituna, CETA delakoa. Muga-zergak edo aduanetako zergak ia desagertuko dira, eta horrek esan nahi du salerosketak, merkataritza, gora egingo dutela. Hori ona da akordioaren aldekoen arabera, enpleguak gora egingo duelako. Bai, baina lan hori kalitate txarrekoa izan daiteke, itunaren kontra daudenen arabera. Bai Kanadak eta baita Europar Batasunak ere diote inoiz sinatu den itunik onena dela, globalizazioaren alde txarrak leuntzen ahalegintzen delako. Ikusteke dago.

Agerian geratu dena Europak ahots bakar batekin hitz egiteko duen zailtasuna da. Azken unera arte, Valoniaren betoa, Belgikako erregio federal batena, itunaren sinatzea oztopatu du. Eta orain CETAren berrespena geratzen da. Europar Batzordeak berretsi behar du, 28 nazio-parlamentuk eta eskualdeko 10 parlamentuk. Hori ondo dago, barne demokraziaren erakusleiho da; baina zailtzen du irmotasunez jardutea. 'Brexit'aen kasuan, esaterako. Erresuma Batuak uste duena baino indar gehiago izan dezake ez duelako bakar batekin negoziatu beharko, 28rekin egin beharko du, eta beti egongo da hanka sartuko duen baten bat.

Albiste gehiago mundua

Gehiago kargatu