istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxienez 38 hildako Haitin, autobus batek harrapatuta

Babes zibilaren informazioaren arabera, herritarrek autobusari su ematen saiatu dira, baina tokiko poliziak saihestu egin du.
18:00 - 20:00
38 hildako Haitin, autobus batek hiru txaranga harrapatu ostean

Gutxienez 38 pertsona hil dira Haiti iparraldean eta beste 14k zauri larriak dituzte, autobus batek musika-banda bateko kideak zapaldu ostean.

Istripua Gonaives hirian jazo da, Artibonito departamentuko hiriburuan. Marie-Alta Jean Baptiste-k, Babes Zibileko Zuzendaritzako arduraduna denak, jakinarazi duenez, autobusak, lehendabizi, bi oinezko harrapatu ditu. Horietako bat hil egin da eta besteak zauriak ditu. Horren aurrean, autobusak ihesari eman dio, eta hiru musika-bandarekin egin du topo aurrez aurre.

Gertatutakoaren aurrean, herritarrek autobusari su ematen saiatu dira, baina tokiko poliziak saihetsi egin du. Ondoren, autobus-gidaria eta zenbait bidaiari Gonaiveseko agintarien esku geratu dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X