Gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ipar Koreak misil balistiko bat jaurti du

Misil balistikoak 700 kilometro zeharkatu ditu eta itsasoan erori da, Japonian. Larunbatean jaurti zuten misil berria, Hego Koreako agintari militarrek jakinarazi dutenez.
Ipar Koreak jaurtitako misil balistiko bat. Artxiboko argazkia: EFE
Ipar Koreak jaurtitako misil balistiko bat. Artxiboko argazkia: EFE

Ipar Koreak misil balistiko berri bat jaurti du, Hego Koreako agintari militarrek jakinarazi dutenez. Apirilaren 29an egin zuen azken saiakera Ipar Koreak, baina, egun hartan, misila jaurti eta ia berehala lehertu zen.

Larunbatean, 22:27ak aldera jaurti zuten misil balistiko berria, Kusong hirian (Piongiang hiriburuan), Hego Koreak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Antza denez, misil balistikoak 700 kilometro zeharkatu ditu eta itsasoan erori da, Japonian. Gauzak horrela, saiakera arrakastatsua izan dela esan dute Hego Koreako agintari militarrek. Dagoeneko misil horren ezaugarriak aztertzen ari dira, jaurtitako misil mota zehaztu ahal izateko.

Ipar Koreak hiru saiakera egin zituen apirilean, baina jaurtitako misil balistiko guztiak minutu gutxira lehertu ziren. Azken saiakera apirilaren 29an egin zuen, Ipar Korea eta AEBren arteko tentsioak gorakada nabarmena izan ondoren.

“Kezkatuta” agertu dira Putin eta Xi

Vladimir Putin (Errusiako presidentea) eta Xi Jinping (Txinako presidentea) “kezkatuta” agertu dira Ipar Koreak Japoniako itsasorantz jaurti duen misil balistikoa dela eta. Erabaki horrek, tentsioen gorakadan beste urrats bat suposatzen duela esan dute.

Putin eta Xi Pekinen elkartu dira igande honetan, eta Koreako penintsulan egun bizi duten egoeraren inguruan hitz egin dute. Dimitri Peskov Kremlinaren bozeramailearen esanetan, bi presidenteak “kezkatuta” agertu dira Ipar Korearen jarrerarekin eta “tentsioen gorakadarekin”.

“Ipar Koreak etengabe jaurtitzen dituen misilak mehatxu argia dira gure herrialdearentzat. Gainera, jarrera hori Nazio Batuen Erakundeak emandako ebazpenen kontrakoa da”, esan du Shino Abe Japoniako lehen ministroak.

AEBk dio hori ez dela elkarrizketarako bidea

Misil balistikoak jaurtitzea ez dela elkarrizketarako bidea esan dio AEBko Gobernuak Ipar Koreari. Ildo horretatik, saiakera horren bidez Hego Koreako Gobernuari mezu bat bidali nahi diola esan du AEBk.

“Ipar Korea estutzen jarraituko dugu”, esan du Nikki Haley AEBren ordezkariak Nazio Batuen Erakundean.

Duela astebete, Kim Jong-unekin bilera egiteko prest agertu zen Donald Trump AEBko presidentea, baina "horretarako baldintzak egokiak” izan behar zirela nabarmendu zuen. Hala, gaur egungo egoera dela eta ezin zela bi agintarien arteko bilera hori egin gaineratu zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X