Hauteskunde orokorrak egingo dituzte Italian, martxoaren 4an
Italiarrak hautestontzietara deitu dituzte martxoaren 4rako. Sergio Mattarella Errepublikako presidenteak Parlamentua desegin eta hauteskunde orokorrak deitu ditu.
Konstituzioak aurreikusitako pausoak jarraituz erabakia hartu dute arratsaldean: lehendabizi Mattarella presidenteak Paolo Gentiloni lehen ministroa hartu du Quirinal jauregian, eta ondoren Laura Boldrini Diputatuen Ganberako presidentea eta Pietro Grasso Senatuko presidentea.
Gero Gobernuak Ministroen Kontseilua egin du eta, besteak beste, hauteskundeak martxoaren 4rako deitzeko erabakia hartu du. Estatuburuak deialdi hori berretsi du.
Honenbestez, azken hatsean lege-proiektu bat onartzeko hauteskundeak atzeratzea eskatzen zutenei ez die jaramonik egin Mattarellak. Etorkinen seme-alaben herritartasuna baldintza zehatz batzuetan aitortzea zuen xede lege-proiektuak.
Parlamentua desegin baino ordu batzuk lehenago, Gentiloni lehen ministroak agerraldia egin du komunikabideen aurrean, gobernu progresistaren bosturteko “oparoaren” balantzea egiteko. Agintariaren hitzetan, II. Mundu Gerratik izan den “krisirik okerrenaren ostean” Italia “martxan jarri da”.
Gentilonik karguaren zina 2016ko abenduaren 12an egin zuen, Matteo Renzik dimisioa eman ondoren. Legealdia bukatu eta ondorio “larri” eta “suntsitzaileak” izango luketen etenik ez eragitea helburu izan zuen Gentilonik.
Hiru lehen ministroko legealdia
Bost urteko legealdian hiru lehen ministro pasa dira Chigi jauregitik, Gobernuaren egoitzatik.
Aurrenekoa Enrico Letta izan zen. Matteo Renzi alderdikideak ordezkatu zuen. Renzik duela urtebete dimisioa eman zuen, Konstituzioaren erreformaren erreferendumean porrot egin ondoren. Gentilonik hartu zuen haren lekua.
Albiste gehiago mundua
Ukrainaren aireko gaitasunak indartzeko akordioa itxi du Zelenskik Trumpekin, AEBk Patriot misilen bidalketa bertan behera utzi ostean
"Elkarrekin lan egingo dugu gure zeruaren babesa indartzeko", esan du Ukrainako presidenteak AEBkoarekin telefonoz hitz egin ostean.
45 pertsona zauritu dira, horietako bi larri, Erromako gasolindegi batean izandako leherketan
Eztanda Casilino inguruan izan da, zisterna-kamioi batetik petrolio-gas likidotua deskargatzen ari zirenean. Italiako agintariek zehaztu dutenez, zaurituak 24 zibil, hamaika polizia, sei suhiltzaile, larrialdietako hiru langile eta karabinero bat dira.
Ipar Koreak Wonsan hiriko gune turistiko erraldoia inauguratu du
Kim Jong-un liderrak Asiako herrialde hermetikoan turismoa sustatzeko hainbat urtez bultzatutako funtsezko proiektua da. Uztailaren 1ean ateak ireki zituen gune turistikoak 20.000 bisitari hartzeko gaitasuna du.
Hamasek gaur erantzungo dio Gazarako su-eten proposamenari
Erresistentzia Islamikorako Mugimendua "pozik" agertu da Gazarako azken su-eten proposamenarekin, besteak beste, negoziazioek irauten duten bitartean borrokara ez itzultzeko "bermeak" jasotzen dituelakoan.
AEBko kongresuak Trumpen zerga-plan "handi eta ederra" onartu du
Zerga-plan berriak azken urteetako zerga-murrizketarik handienetakoa egingo du AEBn. Gizarte-programetan murrizketa handiak aurreikusten ditu, eta defizit federala nabarmen handituko da hurrengo hamarkadan.
Iranek IAEAren ikuskapenak eragotziko ditu, Israelek eta AEBk bere instalazio nuklearren aurka egindako erasoen ostean
Erabakia Teheranek NBEren agentziari Israelek eta AEBek bere instalazio atomiko nagusien aurka egindako erasoak "bultzatu" izana egotzi ostean etorri da. Adituen arabera, neurria eraso israeldarrek eta estatubatuarrek utzitako ondorio garrantzitsuena da.
Gazako genozidioa negozio biribila da herrialde askotako enpresentzat, NBEren txosten batek erakusten duenez
Francesca Albanesek armen, teknilogiaren, azpiegituren eta turismoaren industroako 50 bat konpainia aztertu ditu. Israelen okupazio-politikei etekina ateratzen dieten enpresen zerrendan CAF euskal enpresa dago.
Sanchezek uste du Sevillako Biltzarrak"elkarlanaren garra bizirik" mantendu duela "berekoikeriaren" aurrean
Espainiako Gobernuko presidenteak amaiera eman dio azken astean Sevillan egin den NBEren Garapenerako Finantziazioari buruzko IV. Biltzarrari. Sanchezek mezua bidali dio AEBri, garapen bidean dauden herrialdeei bere ekarpena murrizteko asmoagatik. "Nazioarteak ez du amore emango hondamendiaren aurrean, ezta desengainuaren aurrean etsi ere", azpimarratu du.
Trumpek "gerra etetea" proposatu dio Putini, eta honek erantzun du Errusiak Ukrainan dituen helburuei "uko egingo ez" diela
"Trumpek berriro planteatu du Ukrainako gerra laster etetea", jakinarazi du Yuri Ushakov Kremlineko nazioarteko politikako aholkulariak, bi buruzagiek gaur izandako telefono elkarrizketari buruz.
Askatasunaren Flotillak Netanyahu salatu du Auzitegi Nazionalean, itsasontzi humanitarioa abordatzeagatik
Sergio Toribio aktibistak jarri du kereila, eta azaldu duenez, nazioarteko uretan bahitu eta Tel Avivera eraman zituzten, legearen kontra.