Albiste da
San Fermin 2025 |
FRANCIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Olivier Faure Frantziako Alderdi Sozialistaren alderdi buru berria izango da

Faurek minimo historikoetan dagoen alderdia birsortu beharko du, datozen hauteskundeetan alderdi sozialistak garrantzia galdu ez dezan.

Olivier Faure Nueva Izquierdako Asanblada Nazionaleko presidentea Frantziako Alderdi Sozialistaren alderdi buru berria izango da, Stephane Le Foll ministro ohiari alderdiaren barne hauteskundeetan gailendu eta bere hautagaitza bertan behera uzten duela jakin eta ostean.

Le folloek prentsaurrekoan esan duenez, " Alderdia Olivier Faurek zuzenduko du", atzo (osteguna) alderdiaren hauteskundeetako lehen itzuleran lortutako emaitzak "erabatekoak eta argiak" baitira.

Faurek sozialismoaren familia ezberdinak batzea lortu du bere hautagaitzan, baina orain minimo historikoetan dagoen alderdia birsortu beharko du, datozen hauteskundeetan alderdi sozialistak garrantzia galdu ez dezan.

Nekazaritza ministro eta Gobernuko bozeramaile ohiaren hitzetan, berak alderdian jarraituko du hautesleek erabakitako tokian, Faureren atzetik eta de Emmanuel Maurelen eta Luc Carvounasen aurretik.

Emmanuel Macron Frantziako Gobernuko presidentearen politiken aurka agertu da Faure, baina unean uneko hainbat akordio ere adostu dituzte .

Albiste gehiago mundua

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dalai-lamak, Tibeteko budisten buruzagi espiritualak, 90 urte bete ditu

Munduko buruzagi erlijioso garrantzitsuenetakoak ekitaldi jendetsua egin du bere etxebizitzan, Indiako iparraldean, lagun ugariz inguratuta, tartean Richard Gere aktorea. 14. dalai-lamak 130 urte baino gehiago bizitzeko itxaropena du, eta Txinako inposaketei aurre egiten jarraituko duela hitzeman du. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Paristarrak eta turistak Sena ibaian bainatzen hasi dira berriro

Mende bat geroago, paristarrak eta turistak Sena ibaian bainatzen hasi dira, berriro, Eiffel dorretik gertu. Uztailaren 5a eta abuztuaren 31 bitartean izango da bertan bainatzeko aukera, eta hiru gune egokitu dituzte horretarako: hirigune historikoaren parean (udaletxe ondoan), mendebaldean Eiffel dorrera begira eta hego-ekialdean, Bercyn. Parisko Olinpiar Jokoak eta Paralinpiar Jokoak izan eta urtebetera heldu da albistea, duela urtebete, hainbat gorabeheraren ondorioz, uraren kalitatea zalantzan jarri ostean.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uholdeek gutxienez 25 hildako eta dozenaka desagertu utzi dituzte Texasen

Guadalupe ibaiak gainez egin du, Texas erdigune-hegoaldean, eta 25 heriotzaz gain, ugari dira desagertutako pertsonak, neskentzako udaleko kristau batean parte hartzen ari ziren 23 adingabe tartean. Hondamendia handia da Bandera, Cope, Comal, Concho, Gillespie, Kendall, Kerr, Kimble, Llano, Mason, McCullouch, Menard, San Saba eta Tom Green eskualdeetan.

GAZA (---), 03/07/2025.- Palestinians head to gather to receive humanitarian aid to be delivered through the Netzarim Corridor in the central Gaza Strip, passing by a makeshift solar production point on Al-Rashid Street in western Gaza City, 03 July, 2025. EFE/EPA/HAITHAM IMAD
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hamasek erantzun "positiboa" eman dio AEBren Gazarako su-eten proposamenari

"Hamasen erantzuna positiboa da, eta uste dut lagungarria izan beharko litzatekeela akordio batera iristeko", adierazi du Reutersek aipatutako ofizial palestinar batek. Donald Trumpen proposamenak 60 eguneko su-etena planteatzen du, 21 hilabetean Israelek 57.200 palestinar hil ostean.

Gehiago kargatu