Analisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpek Turkiarekin zuen aliantza estrategikoa hautsi du

Turkia ezinbesteko aliatu militarra izan da Ameriketako Estatu Batuentzat azken 70 urte hauetan. Orain, Trump, leherrarazten ari da AEBko atzerri-politika.

Turkia ezinbesteko aliatu militarra izan da Ameriketako Estatu Batuentzat (AEB) azken hirurogeita hamar urtetan. Incirlik-eko base militarra, Turkiak amerikarrei erabiltzen uzten diena, oinarrizkoa izan da AEBentzat, Irak tea Afganistango gerretan, eta Ekialde Ertain guztian sakontasun estrategikoa eman die.

1952 urtean sartu zen Turkia NATOn, Espainia baino 30 urte lehenago. Gerra hotzaren garaian, AEBek Turkian zabaldu zituzten zuzenean Sobietar Batasunari begira zeuden misilak. Hori dena kontutan hartuta, AEBek beti babestu izan dute Turkiako Gobernua, baita, gobernu horiek estatu kolpeen ondorioz iritsitako militarrak zuzendu dituztenetan ere.

Orain, Trump, leherrarazten ari da Estatu Batuetako 70 urte hauetako atzerri-politika. Erdoganen aurka jarri da, baina ez presidente turkiarraren nortasun autoritarioarekin haserre dagoelako eta demokraziarantz bideratu nahi duelako. Ez; bestelakoa da arrazoia: apaiz ebanjeliko estatubatuar bat atxilotuta dauka Turkiak eta, erlijio horretako jarraitzaileak asaldatuta dauzka Trumpek. Eta haien botoa, ebanjelikoen botoa, ezinbestekoa zaio azaroko hauteskunde parlamentarioetan. Horregatik ari da Turkia, Errusia eta Iranen altzoan uzten. Horrek arrisku handiak ekar diezazkioke Europako segurtasunari.

Albiste gehiago mundua

Gehiago kargatu