Afganistan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxienez 48 hildako Kabulen, ikastetxe batean egindako atentatu suizidan

Gainera, gutxienez 67 zauritu daude. Erasoa Afganistango hiriburuko alde xiita batean egin dute, akademia batean; bertan, Unibertsitatera joan nahi duten gazteek ikasten dute.
Gizon bat, atentatua egin duten ikastetxean. Argazkia: EFE.
Gizon bat, atentatua egin duten ikastetxean. Argazkia: EFE.

Gutxienez 48 lagun hil eta 67 zauritu dira Kabulen (Afganistan), hiriko alde xiitako ikastetxe batean egindako atentatu suizidan; hala adierazi dute afganiar Osasun Ministerioko iturriek, bertako hainbat komunikabideren arabera.

Atentatua 16:10 aldera izan da, hiriburuko mendebalean, Dasht-e-Barchi barrutian, eta akademia batean egin dute; bertan, Unibertsitatera joan nahi duten hainbat gaztek ikasten dute. Tolo News agentziaren arabera, Mawoud Akademiak ospe handia du, eskaintzen duen irakaskuntza-mailagatik, eta neskak eta mutilak joaten dira elkarrekin.

Lekuko batek esan duenez, leherketa izan denean, ehun bat ikasle zeuden gelan; Unibertsitatera joateko azterketak ari ziren prestatzen. Barne Ministerioko bozeramaile batek 1TV kateari esan dionez, suizida ikaslez jantzita sartu da ikastetxean. Ikasleak gelan zeuden, atentatua egin dutenean.

Talibanek ukatu dute erasoan parte hartu izatea

Tolo Newsen arabera, talibanek ukatu dute erasoan erantzukizunik izatea. Azken hilabetotan, Estatu Islamikoak xiiten aurkako hainbat atentatu egin ditu Kabulen.

NBEk Kabulen duen misioa haserre azaldu da atentatuagatik; izan ere, Twitterren esan duenez, “ez dago inolako justifikaziorik zibilei erasotzeko, inoiz ere ez”.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X