Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

McCain, disidente errepublikanoa

John McCain hil berri den senatoreak ederki uletu zuen zer zen Trump fenomenoa.

John McCain hil berri den senatoreak ederki uletu zuen zer zen Trump fenomenoa. "Eroei burua berotzea" leporatu zion, eta ahal zuen guztietan aldendu zen Trumpengandik, biak Alderdi Errepublikanokoak izan arren.

Alderdi barruan, McCain disidentea zen, eta alderdiaren bide ofizialetik urruntzen zen, beharrezkoa ikusten zuenean. Adibidez, Obamaren osasun erreforma eustearen alde bozkatu zuen, gainerako senatore errepublikanoek kontra bozkatzen zuten bitartean. McCain Bushek baimendutako torturen kontra ere jarri zen, eta hala egin zuen Vietnamgo gerran harrapatu zutenean ipar-vietnamdarrek bera torturatu izanak ematen zion indar moralarekin.

2008ko hauteskunde presidentzialen kanpainan, azkenean Obamaren aurka galdu zituenetan, McCainek ez zuen joku zikina erabili nahi izan. Ordurako, Trump, jada, Obama ez zela Estatu Batuetan jaiotakoa zioen gezurra astintzen ari zen… Horrek presidente izatea galaraziko zion, baina McCainek uko egin zion argudio hori erabiltzeari, eta Obama defendatzera ere iritsi zen.

McCain eskuinekoa zen, baina demokrata. Prentsa mendean hartzeko Trumpen saiakeraz ere ohartarazi zuen. Eta zalantzarik ez geratzeko, bere familiari esan zion ez zuela nahi Trump bere hiletan agertzerik.

Zure interesekoa izan daiteke

CRANS-MONTANA (Switzerland), 01/01/2026.- People console one another near the Le Constellation bar and lounge where a fire broke out following an explosion in the early hours of New Year's Eve, in Crans-Montana, Switzerland, 01 January 2026. According to the police, several dozen people lost their lives in the fire and around one hundred people were also reported injured. (Suiza) EFE/EPA/JEAN-CHRISTOPHE BOTT
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gutxienez 40 hildako eta 115 zauritu, gehienak larri, Suitzako Crans Montana eski-estazioan izandako sute batean

"Le Constellation" tabernan ospatzen ari ziren urte berriko festan piztu da sute bortitza, 01:30ean. Agintariek ez dute espekulaziorik egin nahi sutearen arrazoiaren inguruan baina erabat baztertu dute atentatuaren hipotesia. Bi lekukok azaldu dutenez, sua egurrezko sabaira gehiegi hurbildu ziren bengala batzuen ondorioz piztu zen, eta "oso azkar" zabaldu zen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X