Gutxienez hamaika lagun hil dira Pittsburgheko sinagoga batean izandako tiroketan
Gutxienez hamaika lagun hil eta sei zauritu dira Pittsburgheko sinagoga batean izandako tiroketan (Pensilvania estatuan, AEBko iparraldean). Jazoera Bizitzaren Zuhaitza sinagogan jazo da, eta tiroketaren erantzuleak bere burua entregatu du, CBS telebista-kateari iturri polizialek jakinarazi diotenez.
Poliziak argitu duenez, ustezko erasotzailea Shady eta Wilkins etorbideen artean kokatutaKO sinagogan sartu da, 09:45ak aldera tokiko orduan (15:45ak aldera Espainiar Estatuan), eta bertan bildutakoak tirokatu ditu. Hasieran, sinagogan gotortu da, baina azkenean bere burua entregatu du. Gutxienez lau polizia zauritu dira, baita ustezko erasotzailea ere.
Informazioen arabera, ustezko erasotzaileak Polizia eta larrialdietarako zerbitzuak tirokatu ditu, horiek bertaratzean. Ondorioz, hildakoetako bat polizia bat da.
"Hamaika hildako izan dira tiroketa honen ondorioz, eta bat ere ez da adingabekoa. Gainera, sei zauritu izan dira, lau polizia agente tartean. Talde horretan ez dago ustezko hiltzailea", esan du Wendell Hissrichek, Pitssburgeko Segurtasun Zerbitzuetako zuzendariak.
Rob Bowers, 46 urteko gizona, da ustezko hiltzailea. Atxilotu ostean, ospitalera eraman du poliziak.
Donald Trump AEBko presidenteak gertaeraren berri izan duenean, mezua zabaldu du Twitter bidez: "Zonaldean bizi direnak etxean giltzapetu behar dira. Biktima ugari omen daude. Kontuz ibili tiratzailearekin. Jainkoa bedeinka gaitzala!".
Bestalde, kazetari batzuei geroago egindako adierazpenetan, heriotza-zigorraren alde egin du Trumpek, mota horretako triskantzak saihesteko asmoz. "Heriotza-zigorrarekin lotutako legeak indartu beharko genituzke (…) hainbeste jazoera, elizetan… azken zigorra ezarri beharko genieke (erasotzaileei)", adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Jose Maria Basoa eta Andres Martinez bilbotarrak, Venezuelan askatutako presoen artean
Espainiako Gobernuko Atzerri Gaietako Ministerioak baieztatu duenez, denera espainiar nazionalitatea duten bost preso askatu dituzte, eta horien artean daude bi euskal herritarrak. Espainiak Caracasen duen enbaxadan daude guztiak, eta ondorengo orduotan hartuko omen dute etxerako bidea.
Groenlandiako independentistek AEBrekin "zuzenean" hitz egitea eskatu dute, Danimarka kanpoan utzita
Whashingtonekin akordio bat ixteko aukera ez du baztertzen Naleraq alderdiak, elkartze librearen formula erabilita.
Venezuelak bertako eta atzerriko presoak askatuko dituela iragarri du
Jorge Rodriguez Asanblea Nazionaleko presidenteak egin du iragarpena, Venezuelan "bakea eta bizikidetza baketsua sendotzeko" keinu gisa. Espainiako Gobernuko Kanpo Arazoetako ministroak adierazi duenez, Espainiako herritarrak daude askatutako presoen artean; horien artean, 2024an atxilotutako bi bilbotarrak daude.
38 pertsona hil dira Iran osora zabaltzen ari diren protestetan
Protestak abenduaren 28an hasi ziren, rialaren balio-galeragatik eta inflazio handiagatik, baina manifestariek Errepublika Islamikoaren amaiera ere eskatu dute. Manifestazioetako batean, pertsona talde batek 2020an AEBk eraildako Qasem Soleimani Guardia Iraultzailearen komandante ohiaren estatua bat eraitsi du.
AEBren esku-hartzeak Venezuelan luze jo dezake, Trumpen esanetan
The New York Times egunkariak egindako elkarrizketa batean, esku-hartze horrek hilabeteak edo urtebete iraun dezakeen galdetu diotenean, buruzagi estatubatuarrak ondorengoa erantzun du: "Askoz denbora gehiago, esango nuke".
AEBren eraso militarrean 100 pertsona hil zirela baieztatu du Venezuelak
Delcy Rodriguezek, Venezuelako presidenteorde exekutiboak, astebeteko dolu nazionala ezarri du biktimak omentzeko.
2027an AEBren gastu militarra 1.500 milioi dolarrera igotzea proposatu du Trumpek
Bestalde, Trump eta Gustavo Petro Kolonbiako presidenteak bart telefonoz hitz egin dute bi herrialdeen arteko tentsio diplomatikoak onbideratzeko. Bi agintariek Etxe Zurian bilera bat egitea adostu dute, oraindik zehaztu gabeko egun batean.
Immigrazio agente federal batek emakume bat tiroz hil du Minneapolisen (AEB), migrazioaren aurkako operazio batean
Ameriketako Estatu Batuetako immigrazio- eta aduana-zerbitzuko agente batek emakume bat hil du tiroz asteartean. Antza denez, bere ibilgailuarekin migrazio kontrol bat oztopatzen saiatu zen. Gertakariak protestak eragin ditu Minnesota estatuko hirian.
Zergatik nahi du Trumpek Groenlandia?
Donald Trump AEBko presidenteak Groenlandia bereganatzeko duen interesaren atzean dauden arrazoiak azaldu ditu bideo honetan Mikel Reparaz EITBko nazioarteko buruak.
Etxe Zuriak ziurtatu du "erabateko eragina" duela Venezuelako behin-behineko Gobernuan
Bien bitartean, Petroleos de Venezuela (PDVSA) enpresa publikoak iragarri du negoziazioak hasi dituela AEBrekin, petrolioa saltzeko.