Venezuelako krisi ekonomikoa
Hugo Chavezen heriotzaren ondoren, 2013ko hauteskundeetan Nicolas Maduro Venezuelako agintaritzara iritsi zen. Harrezkero egoera ekonomikoa okerretik okerragora joan da, nahiz eta herrialde hegoamerikar honek munduko petrolio erreserbarik handienetarikoak izan.
HIPERINFLAZIOA
Arraultza dozena batek, edo arto irin kilo batek gutxiengo soldataren erdia balio dute (180 milioi bolivar gutxi gorabehera). Uda honetan gutxiengo soldata 35 aldiz biderkatu arren, ez da nahikoa prezioen etengabeko igoerari jarraitzeko, eta gosaria ordaintzeko ere ez du ematen. Venezuelarrek milioika bolivar dituzte sakelean , baina diru horrek ez du ezer balio. Bloomberg finantza agentziak prezioen igoerari buruzko tasa bat sortu du Caracasen kafesne batek duen prezioa jarraituz. Joan den apirilean kafesne batek 190.000 bolivar balio zuen. Hiru hilabeteren ondoren, uztailean, kafesne berbera 2 miloi bolivarrera iritsi zen. Adibide bat baino ez da. Egun batetik bestera oinarrizko produktuetan prezioak bikoiztu edo hirukoiztu egin daitezke. Nazioarteko Diru Funtsak (FMI) egindako kalkuluen arabera, 2018an % 1.000.000koa izan zen inflazioa. 2019an %10.000.000koa izango da. Alemaniak Lehen Mundu Gerraren ondoren izandakoari parekatu daiteke.
PETROLIOAREN MENPE
Petrolio erreserbak munduko handienetarikoak izan arren, ekoizpena azken 30 urteetako mailarik txikienera hondatu da. Azpiegituretan gutxiegi inbertitzeagatik eta eta ustelkeriaren ondorioz gertatu da hori. Gainera, Venezuela petrolioari erabat lotuta dago. Diru sarrera guztien % 90 petroliotik baino ez dator, eta nazioarteko finantza merkatuetan prezioak asko jaitsi dira 2014 eta 2016 bitartean.
Petrolio produkzioa erdira jaitsi da azken 20 urteetan. Lehenengoko astinaldia 2000 urtean jasan zuen petroliaren ekoizpenak, Hugo Chavezek indarrean jarritako neurriengatik eta horrek sortu zituen grebengatik. Bigarren astinaldia, Amerikako Estatu Batuek ezarritako zigorren ondorioz gertatu da. Gainera, gero eta enpresa atzerritar gutxiago dago.
EMIGRAZIOA
Okela, oilaskoa, arroza, azukrea eta beste oinarrizko produktuen eskasia gero eta handiagoa da. Eskasia hori osasun produktuetan ere jasaten da. 2018an botiken % 88 eta material kirurgikoen % 79 falta zen, oposizioaren kontrolpean dagoen parlamentuaren arabera. Iturri batzuen arabera, venezuelarren % 80 eskasia larrienean bizi da. Azken urteetan hiru milioi venezuelar baino gehiago irten da atzerrira. Aurten ihes egindakoen kopurua bost milioira iritsiko dela uste da. Larrialdi hau dela eta, Nazio Batuen Errefuxiatuentzat Goi Komisariatuak Amerikan lehen aldiz laguntza plan bat jarri du martxan.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaien prezioek igotzen jarraitzen badute, Europar Batasunak ez du baztertzen errazionamendua ezartzea
Dan Jørgensen Europako Energia komisarioak adierazi duenez, "eszenatoki txarrenetarako prestatzen ari gara, baina oraindik ez dugu produktu kritikoak (kerosenoa edo diesela) errazionatu beharrik".
Iranek ziurtatu du AEBko beste ehiza-hegazkin bat eraitsi duela, herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, lehen hegazkinetik tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela ziurtatu dute.
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.