Argelia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bouteflika ez da hauteskundeetara aurkeztuko, eta atzeratu egin ditu

Aljeriara itzuli ostean presidenteak mezu batean iragarri duenez, ez du bere burua berrautaketara aurkeztuko, herritarren protesten artean.
18:00 - 20:00
Poza Arjeleko kaleetan, Bouteflikaren uko egitearen ostean

Aljeriako presidente Abdelaziz Bouteflika ez da hauteskundeetara aurkeztuko, herritarren protesten artean iragarri duenez. Mobilizazioek bosgarrenez presidente izateko asmoari uko egiteko eskatzen zioten Bouteflikari.

Apirilerako deituta zeuden presidentetzarako hauteskundeak atzeratuko direla ere esan du presidenteak.

Gainera, Aljeriako gobernuan aldaketak izango direla iragarri du Bouteflikak.

Dozenaka milaka pertsona ia egunero manifestatu dira azken asteetan, Bouteflika berriz hauteskundeetara aurkezteko erabakiaren kontra. 1962tik Frantziaren aurka independentzia irabazi zutenetik, Aljeriako sistema politikoa gerra horretako beteranoek zuzendua izan dela kritikatzen dute. Bouteflikak 20 urte eman ditu agintean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X