Presidentearen itzulerak protestak areagotu ditu Aljerian
Aljerian, Abdelaziz Buteflika presidentearen itzulerak bere kontrako manifestazioak areagotu ditu. 15 egunez Suitzan ospitaleratuta egon ostean, igande honetan itzuli da. 82 urte ditu eta, osasun arazoak izanagatik ere, presidente izaten jarraitu nahi du. Apirilaren 18an egingo dira presidentea aukeratzeko hauteskundeak Aljerian.
Gaur gaurkoz ez dute presidentearen osasun egoeraren inguruko informaziorik zabaldu.
Bertako hedabideen arabera, presidentea Zeralda jauregira eraman dute. Dena den, iturri ofizialek ez dute informazio hori baieztatu.
Buteflika iragan otsailaren 21ean agertu zen azkenekoz jendaurrean.
2013an garuneko isuria izan zuen. Geroztik, ez du jendaurrean hitz egiten, gurpildun aulkian mugitzen da eta nekez agertzen da jendaurrean.