Asmoak eta lorpenak
Estatu Islamikoak Sirian zeukan azken gotorlekua galdu du, Estatu Batuen laguntza duten miliziano kurduek menderatu dituzte Al Baghuz hirian borroka luze eta gogorraren ondoren. Gerrillari islamiarrek 2014an benetako estatua sortzea lortu zuten Irak eta Siriaren artean. Mosul izendatu zuten kalifa-herriaren hiriburu, zortzi miloi biztanle izatera iritsi zen estatu hori, Erresuma Batuaren zabalera eta diru asko eman zien aberastasuna izan zuten mendean, batez ere erregai ustiategiak. Kalifa-herria aro garaikidean izandako gertaera bitxi eta harrigarriena izan da, gerrillari talde batek mundu guztiaren kontra, Armada indartsuenen aurka, baliabide modernoenak erabilita Erdi Aroko eraikuntza politiko-erlijiosoa sortu du.
Abu Bakr al Bagdadik Mosulgo meskitan bere burua kalifatzat hartu, kalifa-herria aldarrikatu eta mundu guztiko musulmanei bere esanetara jartzeko deia egin zienean, Mendebaldean barre egin genion, leku askotatik, baita herrialde arabiar eta musulmanetatik ere, kritikak jaso zituen, baina jende askok, herrialde guztietako fededun ugarik itxaropenez jaso zuen berria. 40.000tik gora dira Kalifa-herria babestera joandako gerrillariak, asko eta asko mendebaldean jaio eta hazitakoak. Beste asko ez dira gai armak hartzeko, ez lukete Estatu Islamiarrak adierazi eta egiten duen guztia onartuko, baina aspaldiko partez, umiliazio mugagabeen eta neurrigabeen ondoren harrotasuna erakusteko arrazoia ikusi dute Mosulgo aldarrikapenean.
Mendebaldeak, munduko jabeek, beldur diete, kezka azaldu dute. Boterea, aginte gorena lortzeko lehian dabilenak nahiago du beldurra eragitea, aldeko jarrerak edo maitasuna sortzea baino. Estatu Islamikoak sare sozialen bidez, ikus-entzunezko tresnak maisutasunez erabilita batzuk izutzea eta besteak erakartzea lortu du. Erakutsi du edozeinek, horretarako borondatea badu, min egin liezaiokeela etsaiari, ekintzaile ausartak saria izango duela…
Gure buruan sartu ezin daitezken kontuak, gure pentsaerak sekula onartuko ez lituzkeen jokaerak, beste garai batzuetatik datozen hizlarien mezuak… Pizgarri eta suspergarri dira guztia galdu dutenentzat, irain eta bidegabekeria bortitzenen biktimentzat, euren bizitza kanpotik antolatzen dietela uste dutenentzat. Kalifa-herria desegitea lehen helburu bihurtu da mendebaldeko gobernuentzat, Donald Trumpek Estatu Islamikoa amaitu dela adierazi du. Baina Al Baghuzen erorketak ez du ezer aldatuko. Milaka familia surik gabeko infernura amilduko dira, baina Estatu Islamikoak milaka ekintzaile mobilizatu ditu, zer egin erakutsi die eta noren kontra jo. Herri arabiar eta musulmanetan ondoeza eta ezinegona handiegiak dira gerra hau irabazi dugula pentsatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek ziurtatu du AEBko beste ehiza-hegazkin bat eraitsi duela, herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, lehen hegazkinetik tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela ziurtatu dute.
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.