LURRIKARA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru lur astindu izan dira goizaldean Ekuadorreko kostaldean

Bertako agintariek, oraingoz, ez dute zaurituei eta kalteei buruzko daturik eman.
Ekuadorren izandako lurrikararen zonaldearen mapa
Ekuadorren izandako lurrikararen zonaldearen mapa. Argazkia: EFE

Hiru lur astindu izan dira bata bestearen atzetik, gaur goizaldean, Ekuadorreko kostaldean.

Estatu Batuetako Ikerketa Geologikoetarako Institutuak jakitera eman duenez, lehendabiziko astindua izan da gogorrena, Righter eskalan 6,2 gradukoa, Santa Elena hiritik 27 kilometro iparraldera, 09:45 inguruan.

Handik bost minutu ingurura gertatu da bigarren asindua, 5 gradu ingurukoa, eta orduerdira hirugarrena, 5,2-koa.

Bertako agintariek, oraingoz, ez dute zaurituei eta kalteei buruzko daturik eman.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X