Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ekaitza, Trumpen arrazakeriarengatik

AEBko Ordezkarien Ganberak Donald Trump presidentea gaitzetsi du, adierazpen arrazistengatik. Hala ere, Alderdi Errepublikanoko lau diputatuk baino ez dute bat egin demokraten gaitzespenarekin.

AEBko Ordezkarien Ganberak Donald Trump presidentea gaitzetsi du, bertako lau diputatu demokraten aurka egin dituen adierazpen arrazistengatik. Trumpek esan zuen lau emakume kongresista hauek beraien jatorrizko herrira itzuli beharko luketela, ohartu gabe ez dutela nora itzuli Estatu Batuetako biztanleak direlako. Bi jatorriz afrikarrak dira, beste bat palestinarra eta laugarrena, jatorriz Puerto Ricokoa da, baina laurak ere Estatu Batuetako herritarrak: hiru bertan jaioak dira eta laugarrena nazionalizatuta dago.

Trumpi ez litzaioke sekula otuko jatorriz irlandarra edo italiarra den inori etxera itzultzeko eskatzea. Hasteko bere emaztea, Melania, Eslovenian jaioa bidali beharko luke, eta bera Eskoziara, hangoa baitzen bere ama, edo Alemaniara, aitaren aiton-amonen herrira. Argi dago, beraz, zuriak ez direlako egin diela destaina Trumpek, eta eduki arrazista duela.

Ordezkarien Ganberak sinbolikoki gaitzetsi ditu Trumpen esanak. Baina erne: Alderdi Errepublikanoko lau diputatuk baino ez zuten bat egin demokraten gaitzespenarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X