Holokaustoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auschwitzen gertatu zena inoiz ez ahazteko eskatu dute handik bizirik atera zirenek

Gaur 75 urte, 1945eko urtarrilaren 27an askatu zituzten nazien kontzentrazio-eremutik milaka preso. Bizirik atera zirenek gertatu zena ez ahazteko eskatu diete agintariei.
18:00 - 20:00
Lore eskaintza Auschwitzen, nazien basakeriaren biktimak gogoratzeko

Auschwitzetik bizirik atera zirenek eta nazioarteko agintariek nazien kontzentrazio-eremuaren askatzea ekarri dute gogora, gertakari historiko horren 75. urteurrenean. Preso ohiek gertatu zena inoiz ez ahazteko eskatu diete munduko buruzagiei.  

Armadak sobietarrak askatu zituzten Auschwitzeko presoak 1945eko urtarrilaren 27an.

"Kontzentrazio-eremuaren inguruan tiro-hotsak entzuten genituen eta orduan jakin genuen tropa askatzaileak laster iritsiko zirela. Alabaina, benetako liberazioa denborarekin etorri zen, gertatu zena barneratu eta amesgaiztoa amaitu zela ulertu genuenean", adierazi du Batsewa Dagan jatorri poloniarreko israeldarrak bere testigantza eman duenean.

Ekitaldi instituzional horretan, Alemania, Hungaria, Estatu Batuak edo Espainiako ordezkariak izan dira.

Ekitaldia Andrzej Duda Poloniako estatuburuak zuzendu du eta bera izan da hitza hartu duen politikari bakarra. Nazien erasoaldiaren lehendabiziko biktima Polonia izan zela azpimarratu du eta Auschwitz gizateriaren historian inoiz izan den sarraskirik handienaren betirako sinbolo izango dela erantsi du.

Bizirik atera zirenen testigantzak

Nolanahi ere, gaurko protagonista nagusiak sarraski hartatik biziri atera ziren biktimak izan dira. 200 bat elkartu dira ekitaldian eta agintariei gertatutakoaren erabilera politikorik ez egiteko galdegin diete.  

Tartean izan da Elza Baker. Munduko buruzagiei Auschwitzen gertatu zena inoiz ez ahazteko exijitu die. "Denboraren eta ahanzturaren kontra egin behar duzuen borroka", esan du.  

"Hasieran batean ikusten ez diren urratsekin hasten da guztia, komunitate bat gutxietsiz eta gauza txikietan baztertuz, eta azkenean ghettoak eta kontzentrazio-eremuak eraikiz eta jendea gasarekin hilez", ohartarazi du Marian Turski preso ohiak.  

Horrez gain, Bigarren Mundu Gerraren aurreko urteetan Alemanian eta beste herrialde batzuetan bizi zen antisemitismoaren deskribapena egin du: "Auschwitzekoa ez zen bat-batean gertatu, ez zen ezerezetik sortu, gorrotozko prozesu luze baten ondorioz jaio zen, hilketa masibo batean amaituz", ohartarazi du.

"Garai hartan gertatu bazen, orain ere gertatu daiteke. Ez dezagun permititu horrelakorik. Gutxiengoak babestu ditzagun eta ahulen kontra egindako gehiegikerien aurrean ez dezagun beste aldera begiratu", gaineratu du.

Auschwitzeko sarraskian lau milioi pertsona hil zituztela esan zen orduan, baina gerora biktimak milioi bat inguru izan zirela zehaztu zuten.

NBEk antisemitismoaren gorakadaz ohartarazi du

Bestalde, NBEk antisemitismoaren gorakadaz ohartarazita gogorarazi du Auschwitzeko kontzentrazio esparruen eta nazien sarraskiaren askapena.

"Gertaera honi bere izenetik deitu behar diogu: gorroto antisemitaren krisi global bat dago, juduen, haien erakundeen eta jabetzen kontrako eraso etengabeak", ziurtatu du Antonio Guterres Nazio Batuen idazkari nagusiak.

Komunitate horrek Europan eta Ameriketako Estatu Batuetan izandako erasoak gogorarazi ditu Guterresek eta "neonazien eta supremazista zurien" itzuleraz ohartarazi du, Internet erabiltzen dutenak kide berriak erreklutatzeko.

"Itxura berriak hartzen ditu, teknika berriekin zabaldu daiteke, baina gorroto zahar bera da. Ezin dugu guardia jaitsi", azpimarratu du.

Portugaleko diplomatikoak Holokaustoa ez zela historiako "aberrazio puntual bat" izan gogorarazi du, "milaka urtetako gorrotoaren gailurra" baizik, existitzeari utzi ez dion gorrotoa.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X