73 europarlamentari britainiarrak hasiak dira agur esaten
Zure interesekoa izan daiteke
Berlingo harresi zatien salmenta negozio handi bilakatu da
Aste Santuan, Berlin da bisitari gehien jasotzen dituen Europako hiriburuetako bat, eta hainbat hamarkadatan hiria bitan banatu zuen harresiaren zatien salmenta negozio handi bilakatu da. Neurri guztietako zatiak saltzen dira, baina kontuz ibili behar da, guztiak ez baitira egiazkoak. Harresi zatiak erostearekin batera, duela 40 urte Berlin banatzen zuen Checkpoint Charlie bisitatu eta argazkiak ateratzea ere modan jarri da. Kapitalismoaren sinbolorik handiena du gaur egun ondoan.
Beiruteko nekazarien azoka sukalde solidario handi bilakatu da
Besteak beste World Central Kitchen gobernuz kanpoko erakundeen finantzaketa jasotzen dute. Tokiko nekazarien produktuekin prestatzen dituzte jakiak, premian daudenek etxean bezala jan dezaten. Beharra gero eta handiagoa da, desplazatuen kopurua etengabe hazten ari delako.
Buxehrko zentral nuklearraren eta Khuzestango eremu petrokimikoaren aurkako eraso gehiago salatu ditu Iranek
"Eraso horren hedatze uhinaren eta metrailaren ondorioz, zentral elektrikoaren alboko eraikinetako bat kaltetu da, eta, zoritxarrez, segurtasun saileko langileetako bat hil da", jakinarazi du instalazioko langile batek. Irango agintariek nabarmendu dutenez, zentrala martxan dago.
Energia enpresen etekinei zerga ezartzeko eskatu dute Alemaniak, Italiak, Espainiak, Portugalek eta Austriak
Bost herrialde horietako Finantza ministroek gutuna igorri diote Europako Batzordeari. Argudiatu dutenez, "gerraren ondorioz etekinak lortzen ari diren konpainiek euren partetik ipini behar dute herritarren gaineko zama arintzeko”.
Lurra, 'Orion' espazio ontzitik ikusita
Misioa aurrera doa, Ilargirantz, eta distantzia horretatik Lurraren irudiak hartu dituzte, astelehenean satelitera iritsi aurretik.
Ehiza hegazkinak eraisteak ez du eraginik Iranekin egiten ari diren negoziazioetan, Trumpen arabera
Hala ere, su-etena lortzeko negoziazioak "itopuntuan" daudela adierazi dute bitartekariek. Iranek saria eskaini du pilotuak harrapatzeagatik, eta Israel Libanon jartzen ari da indarra.
Leon XIV.ak gerraren eta botere gehiegikeriaren aurkako aldarria egin du bere lehen gurutze bidean
Leon XIV.a izan da Ostiral Santuan bere agintaldiaren lehen gurutze bidean buru, Erromako Eliseoan. Gerra eta botere gehiegikeriaren aurkako aldarrikapena egin du milaka eta milaka fededunen aurrean, eta argi esan du: "Agintari orok Jainkoaren aurrean erantzun beharko du jasotako boterea erabiltzeko moduagatik".
Erregaien prezioek igotzen jarraitzen badute, Europar Batasunak ez du baztertzen errazionamendua ezartzea
Dan Jørgensen Europako Energia komisarioak adierazi duenez, "eszenatoki txarrenetarako prestatzen ari gara, baina oraindik ez dugu produktu kritikoak (kerosenoa edo diesela) errazionatu beharrik".
Iranek esan du AEBko beste ehiza hegazkin bat eraitsi duela herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, eroritako lehen hegazkineko tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela esan dute.
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako erasoetan, eta Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxeak eraisten hastekoa da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla esan du Israelek.