Lehen agerraldi masiboa Europan: 650 kutsatu Alemaniako haragi enpresa batean
650 langile baino gehiago kutsatu dira koronabirusarekin Alemaniako Gütersloh hirian dagoen haragi enpresa batean, eta alarma piztu da herrialde horretan.
Alemaniako komunikabideek zabaldu dutenez, oraingoz 983 test egin dituzte eta 657 positibo izan dira. Azken boladan, 7.000 behargin baino gehiago aritu dira lantegi horretan eta, ondorioz, kutsatu kopuruak gora egin dezakeela ohartarazi dute.
Tönnies konpainiak jakinarazi duenez, fabrika itxi egin dute eta langileak eta haiekin harremanetan izan diren pertsonak koarentenan jarri dituzte.
Bestalde, agerraldia gertatu den barrutiko arduradunek inguru horretako ikastetxeak eta haurtzaindegiak ixteko agindua eman dute. Alabaina, konfinamendu osoa ezartzea baztertu dute.
NTV telebistaren arabera, enpresa horretako langile asko Europa ekialdekoak dira eta instalazio komunetan bizi dira. Ikerketa zientifikoak aintzat hartuta, birusa hotza dagoen tokietan arinago zabaltzen dela erantsi dute.
Aipatzekoa da maiatzaren 8an beste agerraldi bat izan zela Coesfeld hiriko hiltegi batean. 129 kasu detektatu zituzten han eta lantegia itxi egin zuten.
Datu ofizialen arabera, pandemia hasi zenetik 8.830 pertsona hil eta 187.184 lagun kutsatu dira Alemania.
Zure interesekoa izan daiteke
Global Sumud Flotilla ezin izan da Gazarantz abiatu eguraldi txarragatik
Azkenean, ez dira oraindik Siziliarantz joango, eta Bartzelonako portu batetik bestera lekualdatuko dira, egoerak hobera egin arte.
Artemis II misioko astronautak: "Esperientzia errepikaezina izan da, handiegia"
Itsasoratu ostean egindako lehen agerraldi publikoan, hunkituta azaldu dute Ilargiaren inguruan egin duten 10 eguneko bidaia historikoa. Txalo zaparrada ugari jaso dituzte.
Hungariarrak hasi dira botoa ematen herrialdearentzat eta EBrentzat oso garrantzitsuak izango diren hauteskundeetan
Viktor Orban egungo lehen ministroa eta Peter Magyar hautagai liberala, irabazteko faboritoa, jada joan dira botoa ematera.
AEBk eta Iranek akordiorik gabe itxi dute Islamabadeko negoziazioen lehen fasea, Ormuzi buruzko desadostasunekin
20 ordu baino gehiagoko elkarrizketen ostean, azken eskaintza batekin eta programa nuklearraren eta eskualdeko segurtasunaren inguruko desadostasun sakonekin amaitu da bilera.
Hungariak Orbanen aroa ixteko aukera izango du gaur
Peter Magyar liberalak (inkestetan faborito argia da) garaipen sendoa behar du lehen ministro ohiak 16 urteko agintaldian altxatutako egiturak aldatzeko.
'Orion' ontzia itsasoratu da jada, eta amaitu da Artemis II misioa, 50 urtean Ilargira egindako lehen bidaia
Lau astronautak (Reid Wiseman, Victor Glover, Christina Koch eta Jeremy Hansen) osasun egoera onean daudela baieztatu du NASAk.
Artemis II misioko astronautak prest dira 02:07an Kaliforniako kostaldearen parean itsasoratzeko
Hego Euskal Herriko 02:07an, NASAren aurreikuspenen arabera, San Diegoko (Kalifornia) kostaldean itsasoratuko da Orion espazio ontzia.
Ekuadorrek % 50etik % 100era igoko ditu Kolonbiako inportazioen muga-zergak, merkataritza-gerra gogortuz
Noboaren gobernuaren arabera, "segurtasun nazionala" bermatzeko hartu dute erabakia, eta "erantzukizun partekatua indartzea du helburu, mugan narkotrafikoaren presentziari aurre egiteko". Petroren ustez, neurri hori "gehiegikeria" da, eta "errespetua" eskatu du "narkotrafikoak eraildako 200.000 kolonbiarrentzat".
Israelek iragarri du Hezbollahko buruzagiaren idazkaria eta iloba hil duela
Hildakoa Ali Yusef Harshi da, Naim Qassemen iloba.
Iranek itxi egin du Ormuzko itsasartea, hainbat orduz irekita egon ondoren
Itsasartea irekita egon da hainbat orduz. Itsasoko trafikoa monitorizatzen duten plataformek mugimenduak atzeman dituztela adierazi dute. Hala ere, Israelek Libanori egindako erasoaren ostean, Irango agintariek berriro etenarazi dute petrolio-ontzien nabigazioa, Guardia Iraultzailearekin lotutako Fars agentziak jakinarazi duenez.