Global Sumud Flotilla ezin izan da Gazarantz abiatu eguraldi txarragatik
Ez dira oraindik Siziliarantz abiatu, eta Bartzelonako portu batetik bestera joan dira, egoerak hobera egin arte.
Flotillaren itsasontzi bat, Bartzelonan. Argazkia: EFE
Global Sumud Flotilla igande honetan abiatzekoa zen Bartzelonako Port Vell portuko Moll de la Fusta moilatik Gazarantz, baina azkenean ez da nazioarteko uretan sartu, eguraldiak Gazarako zeharkaldia hastea eragotzi diolako, eta Bartzelonako beste portu batean amarratu dute.
Hala azaldu dute Global Sumud Flotillako ekintzaile nagusiek, Bartzelonan, Port Vell portuan, 13:00etan ontzidia abiatu aurretik eman duten prentsaurrekoan.
"Gure asmoa nazioarteko uretara irtetea eta Siziliara joatea zen, baina eguraldiak ez digu uzten", eta, beraz, "ontzidia Moll de la Fustatik (Port Vell) abiatu, eta Bartzelonako beste portu batera joango da", azaldu du Global Sumud Flotillako Thiago Avilak.
Avilaren ustez, gaurko eguna "historikoa" da, 2025eko abuztuko misioan baino itsasontzi gehiago mobilizatu direlako, 1.000 pertsonatik gora daramatzaten hainbat herrialdetako 70 ontzitan. Tripulatzaileek arriskuak hartuko dituztela onartuta ere, honakoa erantsi du: "Palestinako herriak 80 urte daramatza arriskuan".
"Gobernuek huts egin dute"
Global Sumud Flotillako kideek salatu dutenez, "gobernuek huts egin dute" Gazan, eta berehala ekiteko deia egin dute.
Susan Abdellah errefuxiatuak bere esperientzia azaldu du, "infernua" izan dela esanez: "Bakea dagoela uste duzunean, ez dago inoiz bakerik. Zure etxea eta bizitza osoa utzi behar dituzu. Zer daramazu zurekin?".
Sümeyra Akdeniz Orduren esanetan, Gazako herria "garbitu eta ezabatu dute, zentzu zabalean; ozen eta argi esan behar da, genozidioa da". "Estatuek eta erakundeek huts egin dute", erantsi du.
Muhammad Nadir Al-Nurik dei egin die "munduko liderrei egiten dutena baino gehiago egiteko, zuzen jokatu eta orain egin behar dute", eta Gazako herriak osasunerako eta hezkuntzarako sarbiderik ez duela azpimarratu du.
Hamabi euskal herritar daude flotillan
Donostian, Bartzelonatik abiatuko den flotillari elkartasuna adierazi nahi izan diote.
Gazarako Mugimendu Globala Euskal Herria plataformak antolatutako ekitaldia izan da eta partaideak itsasontzi, txalupa, piragua edo surf taularekin agertu dira, Palestinako banderak erakutsiz.
Palestinaren aldeko kantuekin eman diote amaiera ekitaldiari.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.