Presidentetza hasiera eraginkorra
Donald Trump AEBko presidente ohiak "Joe lotia" deitzen zion Joe Bideni, hautagai zenean, eta haren semeak, Donald Trump gazteak, "zaharkitua" deitzen zion. Baina agintaldiaren hasierako 50 egun hauetan, pandemiaren lehen urtea betetzen denean, Joe Biden AEBko presidentearen agintea oso eraginkorra izan da. Erabaki garrantzitsuak hartu ditu pandemiari aurre egiteko eta ondorio ekonomikoak arintzeko.
1,9 milioi dolarreko pakete historikoa bideratu du Ekonomiari laguntzeko. Kongresuak inoizko epe laburrenean onartzea lortu du, gainera. Pandemiaren ondorioak jasan dituzten enpresei eta familiei laguntzeko izango da. Horrekin, Biden hauteskunde kanpainako agindu bat betetzen ahalegindu da, gizarte zuzenago baten oinarriak jartzen hasiko zela agindu baitzuen. Dirutza horren zati handi bat laguntza zuzenak izango dira. Umeak dituzten familiek 1.400 dolar jaso ahalko dituzte. Diru kopuru handi bat txertaketa kanpaina masibora zuzenduko da.
Bidenek martxan jarritako paketea Amerikako Estatu Batuetan urtebetean onartu den hirugarrena da. Lehenengoa 2020ko martxoan jarri zen abian, Trump presidente zela. 2,2 bilioi dolar onartu zituzten orduan, historiako kopururik handiena. Bigarrena (900.000 milioi dolarrekoa) ere, errepublikanoen agintepean abiatu zen, iazko abenduan.
Duela gutxi Josep Stieglitz Ekonomiako Nobel saridunak AEBk ekonomiari emandako laguntza hauek laudatu zituen, eta Europar Batasunak emandakoekin alderatu. Europako Next Generation laguntzak 1,8 bilioi eurokoak dira, eta, historiako handienak izan arren, haren ustez, txikiagoak dira Europa inflazioa eta zorragatik gehiegi kezkatzen delako.
Txertaketa kanpaina ere zeharo azkartu du Bidenek lehenbailehen egoera normalera itzultzeko. Zenbait adituren aurreikuspenen arabera, udarako pandemiaren krisia gaindituta izango da Ameriketako Estatu Batuetan, eta, horren ondorioz, boom ekonomikoa izango da. Herritarrek maiatzaren 1a bitartean eman dezakete txertoa jasotzeko izena. Gehienak udarako txertatuta egotea espero da, eta uztailaren 4an, Independentzia egunean bertan, krisia gainditutzat ematea. Dagoeneko AEBko helduen ia % 13 txertatu dituzte; 65 urtetik gorakoen % 30, tartean. Gainera, Johnson & Johnson enpresari 100 milioi txerto gehiago erosiko zaizkiola iragarri du Bidenek.
Pandemiak gogorren kolpatu duen herrialdea da AEB. 529.000 hildako eta 29 milioi kasu eragin ditu covid-19ak.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaien prezioek igotzen jarraitzen badute, Europar Batasunak ez du baztertzen errazionamendua ezartzea
Dan Jørgensen Europako Energia komisarioak adierazi duenez, "eszenatoki txarrenetarako prestatzen ari gara, baina oraindik ez dugu produktu kritikoak (kerosenoa edo diesela) errazionatu beharrik".
Iranek ziurtatu du AEBko beste ehiza-hegazkin bat eraitsi duela, herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, lehen hegazkinetik tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela ziurtatu dute.
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.