ESTATU KOLPEA MYANMARREN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

500 herritar baino gehiago erail ditu Myanmarko Ejerzitoak Estatu Kolpetik hona

Errepresio gordina jasaten ari diren arren, herritarrek protesta egiten jarraitzen dute demokratikoki hautatutako Suu Kyiren gobernu legitimoa boterera itzul dadin eskatzeko.
Estatu Kolpearen aurkako manifestariak, Mandalayko kaleetan.
Estatu Kolpearen aurkako manifestariak, Mandalayko kaleetan. Argazkia: EFE

Myanmarko junta militarrak Estatu Kolpea eman zuenetik bi hilabete betetzear direnean, hazten jarraitzen du manifestari zibilen aurkako indarkeriak, eta gaur gaurkoz, 500dik gora emakume, gizon eta haur erail dituzte indar polizialek, pasa den otsailaren 1ean boterea indarrez hartu zutenetik.

Horrez gain, armadaren errepresioak badu beste aurpegi bat, kolpe militarraren aurkako manifestarien atxiloketa masiboena, hain zuzen. Izan ere, nahiz eta manifestazio gehientsuenak modu baketsuan egiten ari badira ere, 2.574 dira dagoeneko atxilotuta dauden herritarrak, Myanmarko Preso Politikoen Laguntzarako Elkarteak (AAPP) adierazi duenez.

Era berean, indar polizialen bonbardaketa eta erasoek bultzatuta, milaka lagun ihes egin beharrean aurkitu dira. The Irrawaddy egunkari birmaniarrak argitaratu duenez, karen etniako 10.000 zibilek herrialdearen hego-ekialdeko euren lurretatik ihes egin behar izan dute, asteburuan Papun eskualdean izandako bonbardaketen ondorioz. Horietatik 3.000 Tailandiarantz abiatu dira -honek adierazi du prest dagoela jada iheslariak hartzeko-, eta beste 7.000 inguruk oihanera egin dute ihes.

Joan den otsailaren 1ean, ia hamar urteko demokraziaren ostean, 1962tik 2011ra boterean egona zen Myanmarko Armadak Estatu Kolpea eman zuen eta gobernuko buruzagi nagusiak atxilotu zituen, tartean Demokraziarako Liga Nazionaleko buru Aung San Suu Kyu bake nobela; 2015ean bezala, herritarren % 83aren babesa lortu zuen iragan azaroko hauteskundeetan.

Nazioarteko erantzuna

Herritarrek hautatutako gobernuaren kontrako Estatu Kolpeak eta Myanmarko herritarrekiko indarkeriak nazioarteko herrialde askoren erantzuna ekarri du, tartean AEB, Erresuma Batua eta Kanada; militarrei eta Armadari lotutako enpresei isunak jarri dizkiete estatu horiek.

AEBk astelehenean iragarri zuenez, "2013ko Inbertsiorako eta Merkataritzarako Esparru Akordioaren (TIFA) bitartez Myanmarrekin ezarritako lotura guztiak bertan behera geratuko dira", harik eta "Gobernu demokratikoa" itzultzen den arte, ohar batean azaldu duenez.

Japoniak, Indonesiak eta Tailandiak ere Myanmarko Armadari galdegin dio utz diezaiola lehenbailehen herritarren aurka indarkeria erabiltzeari.

NBEko Segurtasun Kontseilua bihar elkartuko da herrialdearen egoera aztertzeko; Kontseiluak behin baino gehiagotan eskatu dio Myanmarko Armadari demokrazia berrezarri eta indarkeria behin betiko amaitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X