AURKIKUNTZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal esploratzaile batek Alexandro Handiak egindako bi hiri aurkitu ditu Pakistanen

Miguel Gutierrez-Garitano esploratzaile gasteiztarrak tumulu bat ere aurkitu du, bere garaian Bucefaloren gorpuzkiak gordetzeko egindakoa izan litekeena.
Bi hiri galdu aurkitu dituzte Pakistanen
Bi hiri galdu aurkitu dituzte Pakistanen. Argazkia:EFE

Miguel Gutierrez-Garitano Gasteizko esploratzaileak Alexandro Handiak sortutako bi hiri galduren hondarrak izan daitezkeenak aurkitu ditu Pakistanen. Era berean,  tumulu bat aurkitu du, konkistatzaile mazedoniarraren Buzefalo zaldiaren gorpuzkiak gordetzeko egindakoa izan litekeena.

Apirilaren amaieran Punjabera (Pakistan) egindako bidaian aurkitu ditu gasteiztarrak Alexandria Nicaea eta Alexandria Bucefala hiriak izan daitezkeenak.

Gutierrez-Garitanok urteak daramatza Kristo aurreko IV. mendean Alexandro Handiaren eta Poros erregearen artean izan zen Hidaspesko gudua aztertzen. Bidaia esploratzailea presidente duen La Exploradora Geografia Elkartearentzat diseinatutako gatazka honi buruzko prestakuntza proiektu baten parte da.

Ikerlan batzuk egiten ari zenean, esploratzaileak adobezko horma bat aurkitu, eta horren ezaugarriak ikusita, ikerketa abiatu zuen. Ikerketa horiei esker, Alexandria Nicaea eta Alexandria Buzefaloa hiriak izan daitezkeenak aurkitu zituen, baita mazedoniar konkistatzailearen Buzefalo zaldi ospetsuaren hondakinak gordetzeko tumulua ere.

Gutierrez-Garitanok azpimarratu duenez, hipotesi hori baieztatu ala ez, aurkitutako aztarnategiak "balio handia" du, eta, horregatik, Pakistango Gobernuarekin harremanetan jarri da, babesten saiatzea eskatzeko.

Era berean, UNESCOrekin harremanetan jartzeko asmoa du, nazioarteko erakundea aurkitutako lekuak zaintzeaz arduratu ahal den jakiteko.

Miguel Gutierrez-Garitanok bi hiri galduren hondarrak izan daitezkeenak aurkitu ditu Pakistanen. Argazkia: EFE

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X