Txinak hirugarren seme-alaba izateko aukera emango die herritarrei
Txinak seme-alabak izateko neurriak erlaxatu ditu astelehen honetan, eta hirugarren seme-alaba bat izateko aukera emango die herritarrei, hilabete honetan argitaratutako erroldaren zifrek jaiotza-tasa murrizten ari dela erakutsi ostean.
Herrialdeko "biztanleriaren egitura hobetzeko" eta "zahartzearen arazoari modu aktiboan erantzuteko" hartu dute erabakia agintariek.
Hilaren 11n aurkeztutako erroldaren arabera (hamar urtean behin egina), Txinak ia 1.412 milioi biztanle ditu orain, baina biztanleriaren zahartzeak eta jaiotza-tasa baxuak alarmak piztu dituzte Pekinen.
Txinako Estatistika Bulego Nazionalak jakitera eman duenez, 2020an hamabi milioi pertsona jaio ziren, 2019ko 14,6 milioien aldean, eta emakume bakoitzeko 1,3 seme-alaba izan zituzten, The South China Morning Post egunkariak jaso duenez.
Txinako agintariek jaiotza-politika gogorrak erreformatu dituzte azken urteotan. Izan ere, urteetan zehar, familiei, haur bat baino gehiago izatea galarazi zieten. Hala, 2016an, bikoteek bigarren seme-alaba bat izateko baimena eman zuten.
Albiste gehiago mundua
Sutea izan da Greziako Kreta uhartean, eta 5.000 pertsona baino gehiago etxetik irtenarazi dituzte
Nektarios Papadakis Ierapetra udalerriko alkateordearen arabera, sugarrek inguruko hainbat etxe kiskali dituzte. "Kalte handiak izan ditugu", azpimarratu du Papadakisek. Gaineratu du suak basoak eta olibondo-sailak ere erre dituela. Orain arte, kostaldeko bost herri hustu behar izan dituzte.
Erasoen amaiera, soldadu israeldarrak Gazatik ateratzea eta laguntza banaketa bermatzea nahi du Hamasek, su-eten akordioa babesteko
Palestinako erresistentzia erakundeak adierazi duenez, "erantzukizun handiarekin" ari da lanean Israelgo Armada Zerrendaren aurka egiten ari den "erasoa bukatzea" lortzeko.
Tibeteko budismoa Dalai Lamaren ondorengoa izendatzeko prestatzen ari da, Txinaren oposizioarekin
Dalai-lamaren oinordea aurkitzea erritual konplexu bat da. Liderraren heriotzaren ondoren, lama garaiek haren berreragiztatzea bilatzen dute bere heriotzaren datatik gertu jaiotako haurren artean. Txinako agintariek "urrezko hautestontziaren zozketaren prozedura" errespetatzea eskatzen dute.
Israelek Gazan 60 eguneko su-etena ezartzea onartu duela iragarri du Trumpek
Oraingoz Israelgo gobernuburuak ez du informazioa baieztatu. Horrez gain, Trumpek Hamasi gauza bera egin dezala eskatu dio, “Ekialde Hurbilaren onerako”.
Hainbat multinazionalek etekina lortzen dute Israel Gazan eta Zisjordanian aurrera eramaten ari den "genozidio ekonomiarekin"
Francesca Albanese Palestinarako errelatoreak egindako txostenaren arabera, Israelen genozidioarekin "mozkinak" lortzen dituzte Blackrock, Vanguard, IBM, Microsoft, Amazon, Google, Palantir Caterpillar, Hyundai, Volvo, Glencore, Drummond, BP eta Chevronek, besteak beste.
Trumpek Musk deserriratzeko mehatxua egin du, nahiz eta Hegoafrikako handi-mandiak AEBko nazionalitatea izan
AEBko presidenteak "aztertuko" duela esan du, hura deportatzearen inguruan galdetu diotenean, kazetariekin izandako bilera labur batean. Ordu batzuk lehentxeago, Trumpek sare sozialetan adierazi du dirulaguntzarik gabe "Elonek denda itxi eta Hegoafrikara itzuli beharko luke".
Israelgo Armadak gutxienez 33 pertsona hil ditu, tartean kazetari bat, Gaza Hiriko hondartzaren ondoan
Israelgo ehiza-hegazkinek Al Baqa kafetegiari eraso diote, eta berriz ere sarraskia eragin dute. Ismail Abu Hataben heriotzarekin, 228 kazetari hil ditu dagoeneko Israelek Gazaren aurkako erasoaldi militarra abiatu zuenetik.
TikTok sare sozialak badu eroslea, Trumpen esanetan
Presidente estatubatuarraren hitzetan, "diru asko duen jende-talde" batek erosiko du. Bi aste barru emango dute jakitera, beti ere Txinak operazioa onartzen badu.
NBEren Garapenerako Finantzaketari buruzko Nazioarteko IV. Konferentzia Sevillan egingo da, asteon
Goi-bileraren emaitza nagusia 'Sevillako konpromisoa' deituriko adierazpen politikoa izango da, garapenerako finantzaketari buruzko nazioarteko komunitatearen ibilbide-orria markatuko duen dokumentua. Inaugurazioko osoko bilkuran onartzea aurreikusi da.