Britainia Handia eta Ipar Irlanda arteko mugan aduana kontrolak murriztea proposatu du Europako Batzordeak
Brexitaren ondotik, tentsioa ez da baretu Europar Batasunaren eta Erresuma Batuaren artean. Boris Johnson buru duen gobernuak Ipar Irlandarako beste protokolo bat eskatu berritan, Europako Batzordeak proposamen bat aurkeztu dio gaur egun indarrean dagoen akordioa malgutzeko. Zehazki, Ipar Irlandako mugan Britainia Handitik datozen ondasunei ezartzen zaizkien kontrolak % 80 gutxitu nahi ditu Europako Batzordeak. Trukean, Bruselak hainbat eskaera egin dizkio Gobernu britainiarrari: mugako kontrol postuek funtzionatzea, hornidura katea gehiago gainbegiratzea eta paketatzeko eta etiketatzeko baldintzak betetzea.
Erresuma Batua Europar Batasunetik atera zenetik nabarmen hazi da burokrazia mugan, eta hori tentsio politikoa eta hornidura eskasia eragiten ari da Ipar Irlandan.
Boris Johnsonen gobernua atzeratzen ari da Ipar Irlandarako Protokoloaren aplikazioa. Atzo bertan, David Frost brexiterako ministro britainiarrak beste protokolo bat martxan jartzea eskatu zion Europar Batasunari.
Atzoko proposamenaren inguruan Londresko gobernuarekin eztabaidatu nahi du datozen asteetan. Azken helburua urtea amaitu baino lehen akordioa lortzea da.
Proposamen berriarekin, Britainia Handitik Ipar Irlandara esnekiak, arraina, haragia, frutak edo barazkiak, esaterako, garraiatzen dituen kamioi batek ziurtagiri bakar bat nahikoa izango du. Agiri horretan, produktu horiek guztiek Europar Batasuneko legedia betetzen dutela zehaztu beharko da.
Horrela, dokumentuen kontrolak birtualak izango lirateke aurrerantzean ere, eta azterketa fisikoak eta nortasun azterketak % 80 gutxituko lirateke horrela.
Erresuma Batuko Gobernua Europako Batzordearen proposamena aztertzen ari dela ziurtatu du Gobernuaren bozeramaile batek.
Zure interesekoa izan daiteke
Adimen artifizialaren gobernantza eztabaidagai Indian: Silicon Valleyeko handikiak eta nazioarteko agintariak New Delhin bildu dira
Sam Altman (OpenAI), Sundar Pichai (Google) eta Jensen Huang (Nvidia) lider teknologikoak batu dira goi-bileran.
Epsteinen paperetan jasotakoak gizateriaren kontrako krimentzat har daitezkeela esan du NBEk
Inpunitate osoz aritzen zen enpresa kriminal baten aurrean gaudela diote kasua aztertu duten errelatoreek. Sexu-esklabotza, bortxazko desagertzea, tortura edota feminizidioa bezalako delituak egon direla erakusten duten gertakariak daudela ziurtatu dute.
Nola gauzatuko du Israelek Zisjordaniako lurren erregistroa?
Jerusalem ekialdean prozesu bera hasi zenetik, eraginpeko lurren % 1 baino ez da palestinarren izenean erregistratu.
Rubioren hitzetan, AEBk ez du Europa basailu izatea nahi, "aliatu sendo bat" baizik
Bestalde, Atzerri eta Segurtasun gaietako europar idazkari nagusi Kaja Kallasek azken hilabeteotan Trumpen Gobernuak egindako kritikei erantzun die. "Batzuek aurkakoa badiote ere, Europa eroria ez da hiltzen ari den zibilizazio bat", esan du, eta gaineratu du gero eta jende gehiagok batu nahi duela "Europaren klubera".
Ultraeskuinaren gertuko gazte bat kolpeka hil izanak politika giroa nahasi du Frantzian
23 urteko matematikako ikasle katolikoa zen Quentin, eta larunbatean zendu zen, jasotako kolpeen ondorioz eta bi egun koman eman ostean. Lyongo Fiskaltza gertakari horren nondik norakoak ikertzen ari da.
Israelek Zisjordaniako eremu zabalak Estatuaren zati gisa erregistratu ditu, 1967tik lehen aldiz
Palestinako Aginte Nazionalak salatu duenez, Palestinako lurralde gehiena 'de facto' anexionatu du.
Alemaniak, Frantziak, Erresuma Batuak, Suediak eta Herbehereek Navalni oposizioko burua toxina batekin hiltzea leporatu diote Errusiari
Pozoia, jatorriz Ekuadorko igel batek ekoizten duena, ez dago "modu naturalean" Errusian. Von der Leyenek estatu errusiarraren jokabide "terrorista" salatu du.
Rubiok AEBen eta Europaren arteko harremanak hurbildu nahi ditu baina kontinente zaharrak independentzia sustatu nahi du
Marco Rubio AEBetako Estatu idazkariak Europarekiko harremanak goraipatu ditu larunbat honetan Municheko Segurtasun Konferentzian, eta arindu egin du herrialdeko presidenteorde J.D. Vancek duela urtebete emandako hitzaldi gogorraren tonua.
Zelenskik esan du Ukraina erdibitzeak ez duela benetako bakerik ekarriko
AEBk bultzatzen dituen bake-negoziazioek arrakasta izan dezaten ahal duen guztia egiteko prest agertu da Ukrainako presidentea, baita hauteskundeak berehala deitzeko ere, bi hilabeteko su-etena bermatzen bada.
Europa indartzeko eta AEBrekiko harremana bideratzeko deia egin du Merzek, potentzia handien garaian
Alemaniako kantzilerrak europarren aldeko deia egin du Municheko Segurtasun Konferentziaren (MSC) irekiera ekitaldian. 120 herrialdetako 200 estatuburu, gobernuburu eta ministro biltzen ditu hitzordu garrantzitsu horrek.