Gutxienez 46 pertsona hil dira Bulgarian, autobus batek su hartuta
Bulgarian gutxienez 46 pertsona hil dira autobus batek su hartu ondoren, tartean 12 adin txikiko eta 34 heldu. Zazpi pertsonak bizirik ateratzea lortu dute, autobusetik jauzi eginda.
Ezbeharra 03:00etan gertatu da Bulgaria mendebaldeko autobide batean, Sofia hiriburutik 40 kilometrora. Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, autobusak su hartu du.
Poliziaren lehen txostenaren arabera, autobusak errepidearen ertz baten kontra talka egin du. Kolpearen ondorioz, sua piztu da ibilgailuaren barruan.
Asteburua Istanbulen (Turkia) igaro ostean Ipar Mazedoniara bueltan zihoazen, eta garren artean harrapatuta hil dira bidaiari gehienak.
Ipar Mazedoniako Atzerri ministroak baieztatu duenez, bidaiari guztiak ipar mazedoniarrak ziren.
Gainera, istripuan zauritu diren zazpi pertsona ospitaleratu dituzte, 15 urteko adin txikiko bat tartean.
Zure interesekoa izan daiteke
Sarajevoko setioan zibilei tiro egiteagatik ordaindu omen zuten italiarrak ikertzen ari da Milango Fiskaltza
Alessandro Gobbis fiskalak ikerketa bat ireki du eskuin muturrarekin lotura duten italiar batzuei buruz. Ustez 100.000 euro ordaindu zituzten 1992 eta 1996 bitartean Sarajevoko setioan frankotiratzaile gisa jarduteko.
Atentatu suizida batek gutxienez hamabi pertsona hil ditu Pakistango hiriburuko auzitegi batetik gertu
Pakistango atentatua eta astelehenean izandako Indiako leherketa ikertzeko eskatu du NBEko idazkari nagusiak.
Belgikak 2.000 euroko soldata eskaini die urtebeteko soldaduska egin nahi duten 17 urteko boluntarioei
Borondatezko soldaduska 2026ko irailean hasiko da, eta Belgikako Gobernuak 149.000 gutun baino gehiago bidali dizkie herrialdeko 17 urteko gizon eta emakume guztiei.
AEBko Gobernua berriz irekitzea onartu du Senatuak, demokraten arteko zatiketaren ostean
Finantzaketa-paketeak herrialdearen gobernuaren historiako itxialdirik luzeena (41 egunekoa) desblokeatzea ahalbidetu du, zortzi senatari demokraten babesarekin. Alderdiaren baitan krisi gogorra eragin du erabakiak.
Trumpek 1.000 milioi dolarreko salaketa jarriko diola mehatxu egin dio BBCri
Samir Shah BBC katearen presidenteak adierazi duenez, datorrena datorrela, aurre egiteko prest dago. Hala ere, Britainia Handiko parlamentuari barkamena eskatu dio eta dokumentalaren edizioan "irizpide akatsak" izan direla aitortu du.
Batzarrean "gerra egiten duten gizonak falta" direla salatuz ireki du Lulak ofizialki COP30a
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) adierazi du klima-aldaketaren auzian ezer ez egiteak geldialdi ekonomikoa eta inflazioa ekarriko dituela, eta erregaiei, finantzaketari eta egokitzapenari buruzko emaitza "argiak" eskatu ditu. 21era arte luzatuko da goi-bilera.
New Delhiko erdigunean leherketa izan da, eta gutxienez zortzi pertsona hil eta 15 zauritu dira
Leherketa Gotorleku Gorriaren aurrean izan da, Indiako hiriburuko erdiguneko gunerik turistikoenetako batean. Oraindik ez da ezagutzen zerk eta nork eragin duen leherketa, baina agintariek eskualdeko eremu gatazkatsuenetan segurtasuna indartu dute.
Fung-wong supertifoiak bi hildako utzi ditu Filipinetan eta Taiwanera bidean da
Gutxienez bi pertsona hil dira eta milioi bat baino gehiago ebakuatu dituzte Filipinetan, 'Fung-wong' supertifoiaren ondorioz. Azken orduetan indarra galdu du eta Hegoaldeko Txinako itsasoan sartu da. Hala ere, adituen ustez, berriro indartu egin daiteke Taiwanera iritsi baino aurretik.
Nicolas Sarkozy aske dago, baldintzapeko neurriekin
Frantziako presidente ohia kartzelatik irtengo da, 20 eguneko espetxealdiaren ostean. Auzitegiak hainbat neurri ezarri dizkio, eta, besteak beste, ezin izango du Frantziatik irten.
Zergatik da garrantzitsua COP30 klima-aldaketari buzurko goi-bilera?
Munduko tenperaturak 1,5 graduko igoeraren langa gainditu zuen 2024an, lehen aldiz, eta geroztik egingo den klimaren inguruko aurreneko goi-bilera da aurtengoa. Azaroaren 10etik 21era egingo da COP30 goi-bilera, Brasilgo Amazonian.