Korridore humanitario berriak irekiko dituzte Mariupolen, zibilak ateratzeko
Irina Vereschuk Ukrainako Donetsk eta Luhanskerako ministroak iragarri duenez, korridore humanitario berriak irekiko dituzte eta laguntza humanitarioko konboia bidaliko dute setiatutako Mariupol hirira, biztanleria zibila ateratzen saiatzeko, berriz ere.
Bat ireki dute jada larunbat honetan. "Korridore berde irekia. Karabana humanitario bat abiatu da Zapiorizhiatik Mariupolera ", iragarri du Udalak Telegrameko kontuan. "90 tona elikagai eta botika baino gehiago helduko dira eta 11 egun blokeatuta daraman herrira", adierazi dute tokiko agintariek.
Ukrainak Errusiarekin hitzartu du korridore humanitarioak irekitzea baina gehienek ez dute espero bezala funtzionatu, eta bi aldeek elkarri leporatu diote errua. Ukrainak hamar korridore irekiko dituztela esan du baina horien eraginkortasuna ez du bandoetako batek ere baieztatu. Korridore berri gehienak Kieven edo inguruetan amaituko lirateke, eta Pologi, Gostomel, Mikulitxi, Andrivka, Makarov, Borodianka, Trostyanets, Sumy, Lebedin, Konotop, Velyka Pisarevka eta Krasnopoletik abiatuko lirateke.
Errusiarrek, berriz, hamar korridore humanitario ireki zituztela atzo esan dute, Kievetik, Txernihivetik, Sumytik, Kharkivetik eta Mariupoletik Errusiara, eta bat Kieveko agintariek kontrolatutako lurraldeetatik mendebalderantz, Polonia, Moldavia eta Errumania aldera. Proposatutako 10 bideetatik bi bakarrik adostu zituzten ukrainarrekin: Kiev eta Mariupolen norabideetan.
Aldi berean, Ukrainako agintariek ere beste lau korridore gehiago iragarri zituzten Izyum, Energodar, Volnovaja hirietatik eta Zitomirretik. Errusiako agintarien oniritzia jaso zuten.
Aurreko asteburuko porrota bi aldeen arteko akordio "zehazgabearen" ondorio izan zela esan du Gurutze Gorriak
Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeak (CICR) joan den asteburuan baieztatu zuen porrot egin zuela zibilak Mariupol hiritik ateratzeko bigarren saiakerak, eta porrotaren arrazoia gatazkaren aldeen arteko akordio "zehatz eta funtzionalik eza" izan zela esan zuen; hiria defendatzen duten Ukrainako indarrak eta Errusiaren aldeko Donetsk errepublikako miliziak ez zirela ados jarri, alegia.
Errusiako Armadak atzo salatu zuenez, Mariupol defendatzen ari diren Ukrainako indarrek sarrera eta irteera guztiak suntsitu dituzte, eta, beraz, hiria kanpoko mundutik deskonektatuta dago. "Hirirako zubi eta sarbide guztiak suntsitu dituzte, nazionalista ukrainarrek errepide nagusiak hondatu dituzte eta gizon armatuak dabiltza kaletik tiro eginez. Horrek biztanleria zibila euren etxeetan egotera behartzen du", adierazi du Mijail Mizintsev Errusiako Defentsa Nazionalaren Kontrol Zentroko buruak.
Donetskeko prentsa zerbitzuak baieztatu duenez, dena dela, ebakuazio batzuk gertatzen ari dira, 200 inguru egunean: "Martxoaren 11ko 08:00etatik martxoaren 12ko 08:00etara, 217 pertsona, 25 haur barne, atera zituzten Mariupoletik eta Novoazovskyko barrutiko Bezymennoe ingurutik", indar separatistek larunbat honetan argitaratutako oharraren arabera. Hirian 400.000 pertsona inguru bizi dira.
Setioa hasi zenetik, Errusiak behin eta berriz salatu du ukrainar ultraeskuindar milizietako kideak egoera baretzeko ahaleginei boikota egiten ari direla inguru horretan.
Bestalde, eta Telegrameko bere kontuan argitaratutako mezu batean, Mariupoleko Udalak ziurtatu du 1.500 egoiliar baino gehiago hil direla hirian, duela 12 egun Errusiak erasoei ekin zienetik.
"Mariupoleko 1.582 zibil hil dituzte okupazio tropa errusiarrek hiria blokeatu eta etxebizitzak gupidagabeki bonbardatu dituzten 12 egunetan" salatu du Udalak.
Zure interesekoa izan daiteke
Bruselak ez du frogarik ikusten Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak krisia sare sozialetan aprobetxatzeko saiakerak antzeman zituela baieztatu du.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.
Mila lagun baino gehiago hil dira Nepalen uholdeen ondorioz, eta 3900 pertsona desagertu dira
21.000 agente baino gehiago ari dira bilaketa eta erreskate lanetan, eta 11.814 pertsona erreskatatzea lortu dute, 253 atzerritar barne.
Sheinek estreinako makala egin du Hong Kongeko burtsan, eta % 4ko galerekin dabil
Txinako ehungintza erraldoiak zulo handiekin hasi du burtsako ibilbidea, eta % 10eko galerak ere izan ditu uneren batean. Bien bitartean, gaur, asteartea, abiatuko du Frantziak negozio eredu horren aurkako eraso fiskala, produktu bakoitzaren gaineko 12 eurorainoko kargak martxan jarriz.
Epaimahai batek errudun jo du Duane "Keffe D" Davis, Tupac Shakur raperoaren hilketagatik
Duane "Keffe D" Davis errudun jo du epaimahai batek, lehen graduko hilketa leporatuta, Las Vegasen (Nevada), 1996an Tupac Shakur rap abeslari ikonikoa hil zuen tiroketa antolatzeagatik.
AEBk eta Iranek erasoei ekin diete berriro Ekialde Hurbilean
Armada estatubatuarrak bi plataforma bonbardatu ditu goizaldean eta bi pertsona hil ditu. Iranek Jordaniako eta Arabiar Emirerri Batuetako base militarrei eraso eginez erantzun du.
900 pertsona baino gehiago hil dira eta 4.200 daude desagertuta, Nepalgo uholdeen ondotik
39 herrialdetatik Nepalera joandako 590 lagun falta dira. Bestalde, Rasuwagadhi proiektu hidroelektrikoko tunel bateko bilaketa lanak amaitu dituzte. Uste zuten dozenaka langile zeudela bertan harrapatuta, baina ez dute inor aurkitu.
Tentsioak gora egin du Ekialde Hurbilean, Iranek eta AEBk elkarri eraso egin baitiote
AEBk Larek uhartea bonbardatu izanari erantzuteko, Washingtonek Jordanian eta Arabiar Emirerri Batuetan dituen instalazio militarren aurka jo du Teheranek. Gainera, "super petrolio-ontzi" batek su hartu du Ormuzen, bi mina lehertuta.
Gutxienez pertsona bat hil eta 15 desagertu dira Coloradoko Arroila Handian bat-batean izandako uholdeetan
Ekaitz eta euri-jasa handiak aurreikusi dituzte, eta "bat-bateko ur-goraldiak, lur- eta harri-jausiak" egon daitezkeela ohartarazi dute.
Gutxienez zortzi pertsona hil dira Zipren ferry bat hondoratuta, eta eskifaia guztia atxilotu dute
Ontziak 259 bidaiari eta tripulazioko zortzi kide zeramatzan, eta Kireniako portutik abiatu eta gutxira irauli da, kostaldetik bi kilometro ingurura. Erreskate taldeak desagertuta dauden 17 lagunen bila ari dira.