Gasa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

65.000 milioi euro baino gehiagoko dirulaguntza sorta berria onartu du Alemaniak

Olaf Scholz Alemaniako kantzilerrak igande honetan adierazi duenez, Errusia ez da "energia hornitzaile fidagarria". Europar Batzordeko presidentea Qatarreko gas hornitzaile nagusiarekin batzartuko da aste honetan Dohan.
Olaf Scholz Alemaniako kantzilerra. Argazkia: EFE
Olaf Scholz Alemaniako kantzilerra. Argazkia: EFE

Olaf Scholz Alemaniako kantzilerrak igande honetan adierazi duenez, Errusia ez da "energia hornitzaile fidagarria", eta krisi energetikoari aurre egiteko 65.000 milioi euro baino gehiagoko dirulaguntza sorta adostu dutela iragarri du.

Denbora darama "Putinen Errusiak hornidura kontratua bete gabe", kantzilerraren hitzetan, eta "egoera zail honen eragilea Ukrainari egindako inbasioa da". Dena dela, negu honetan aurrera aterako diren itxaropena azaldu du.

Christian Lindner Alemaniako Finantza ministroak zehaztu duenez, dirulaguntza sorta berri hori zor berriak eragin gabe finantzatu ahal izango dute. Aurreko bi dirulaguntza sorta 30.000 milioi eurokoak izan ziren.

Neurriak

Neurri berriei esker, pentsiodunek 300 euroko dirulaguntza jasoko dute abenduan, eta 200 eurokoa, unibertsitate ikasleek. Gainera, oinarrizko argindar kontsumorako prezio murriztua izango da, eta herrialde osorako eskualdeko garraiorako abonu murriztua ere onartuko dute aurrerago.

Gazpromek erabat eten zuen ostiralean Alemaniarako gas hornidura, olio ihes batengatik, Nord Stream gasbidea itxita. Dena dela, Alemaniako Gobernuak iragarri duenez, gas hornidura erabat bermatuta dago. Gas erreserbak % 85era daude, Alemaniako Gobernuak dekretuz ezarrita, urriaren 1a baino lehen bete beharrekoa zena.

QatarEnergy

Bestalde, Charles Michel Europar Batzordeko presidentea Qatarreko gas hornitzaile nagusiarekin batzartuko da aste honetan Dohan, Qatarreko Gobernuko iturriek aipatuta.

QatarEnergy Qatar Estatukoa da, eta munduko gas esportatzaile nagusienetarikoa da. Hainbat erosle europarrekin negoziatzen ibili da azken hilabeteetan baina, momentuz, ez dute akordio berririk iragarri.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X