Zelenskik laguntza gehiago eskatu du AEBn
Washingtonera egin duen bidaian, Ukrainako presidenteak arma gehiago eskatu du AEBko Kongresuan izandako elkarrizketetan. Baina Alderdi Errepublikanoko buruzagi batzuk laguntza militar gehiago ematearen aurka azaldu dira.
Capitol Hillera egindako bisitaldiaren ondoren, Volodimir Zelenski presidente ukrainarrak aitortu duenez, "elkarrizketa gogorrak" izan ditu Ganberako ordezkariekin eta senatariekin. Izan ere, Alderdi Errepublikakoko goi mailako buruzagi batzuk Ukrainari laguntza militar gehiago ematearen aurka daude. Hori gertatuz gero, Chuck Schumer buruzagi demokratak horren ondorioei buruz ohartarazi du: "Zelenskik esan digunez, Ukrainak ez badu laguntza gehiagorik hartzen, Errusiaren aurkako gerra galduko du".
Kongresura joan baino lehen Zelenski AEBko presidentearekin Etxe Zurian elkartu da. Joe Bidenek Ukrainari emateko beste laguntza pakete bat onartzeko eskatu dio Kongresuari. Kasu honetan 24.000 miloi dolarrekoa (22.500 miloi euro). Baina Alderdi Errepublikanoko sektore batzuetan dagoen erresistentzia gainditu behar du, alderdi honek baitu gehiengoa Ordezkarien Ganberan. Batez ere alderdi honetako mutur kontserbadoreenak dioenez, diru hori hobeto egongo litzateke Estatu Batuetako hegoaldeko muga segurtatzeko.
J.D. Vance senatari errepublikanoak X Plataforman (lehen Twitter) mezu hau jarri du: "Mugarik gabeko laguntzarekin ari gara gerra hau ordaintzen. Nahikoa da". Zelenski heldu baino lehen, Ordezkarien Ganberan Kevin McCarthy errepublikanoak iragarri duenez, zera eskatu dio Ukrainako presidenteari: "Ukrainaren garaipenerako plan bat" aurkezteko.
Baina, errepublikano batzuk laguntza ematearen alde ere badaude. Ganberan, Michael McCau atzerrirako batzordeko presidenteak Ukrainarentzat laguntza gehiago mermatu dio Zelenski presidenteari.
Irismen handiagoko koheteak eskatzen ditu Ukrainak
ATACMS tipoko jaurtigaiak dira, aire defentsarako 300 kilometroko irismena dutenak. Orain arte Estatu Batuek mota honetako armak emateko mesfidantza izan dute, erasoak Errusiako lurrean egiteak izango lituzken ondorioengatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek ziurtatu du AEBko beste ehiza-hegazkin bat eraitsi duela, herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, lehen hegazkinetik tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela ziurtatu dute.
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.