Israel-Hamas gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Madariaga: ''Bahitutako batzuen senideek Netanyahuri leporatzen diote gertatutakoaren erru guztia''

Xabier Madariaga EITBren berriemaile berezia Jerusalemen arabera, Hamasek bahitutakoen zenbait familiak elkarretaratzea egin dute Tel Aviven, lehen ministroari azalpenak eskatzeko.
18:00 - 20:00
Madariaga: ''Bahitutako batzuen senideek Netanyahuri leporatzen diote gertatutakoaren erru guztia''
Xabier Madariaga EITBk Jerusalemera bidalitako berriemaile bereziaren arabera, Hamasek bahitutako batzuen senideek elkarretaratzea egin dute Tel Aviven, lehen ministroari azalpenak eskatzeko.

Albiste gehiago mundua

Kiruna Suecia traslado iglesia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Suediako Kiruna udalerriko eliza ikonikoa bost kilometro lekualdatzeko lanak hasi dituzte, errepidez

Suedia iparraldeko Kiruna udalerriko eliza ikonikoa bost kilometro lekualdatzeko lanak hasi dituzte, errepidez, bertako meategia handitu behar dutelako.  Eliza 40 metro zabal da (672 tonako pisua), eta gaur hasitako operazioa asteazken arratsaldean amaitzea aurreikusi dute.  Eliza daraman trailerra 500 metro orduko abiaduran mugituko da eta lekualdaketa zuzenean jarraitu ahal da Suediako telebista publikoaren webgunean.

Reunión Trump Zelensky
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trumpek eta Zelenskik Putinekin hiru aldeko bilera egitea babestu dute, bake akordioa ixteko

"Dena ondo ateratzen bada, hiru aldeko bilera bat izango dugula uste dut, eta horrekin gerra amaitzeko zentzuzko aukera egongo dela pentsatzen dut", azpimarratu du Trumpek Zelenskiren aurrean. Horrela, Zelenskik esan du Ukraina "prest" dagoela hiru aldeko bilera bat egiteko. "Uste dut erakutsi dugula jende indartsua garela eta AEBk eta Trump presidenteak berak gerra gelditzeko duen ideia babesten dugula", adierazi du.

Huracán Erin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEBk ebakuazioak agindu ditu Ipar Karolinako uharte batzuetan, Erin urakan erraldoia gerturatzen ari delako

4. kategoriako Erin urakanaren tamaina asko handituko da datozen egunetan, Estatu Batuetako ekialdeko kostaldearen eta Bermudasen artean igarotzen denean. Ondorioz, Ipar Karolinan dauden uharte turistiko batzuk ebakuatzeko agindua eman dute agintariek. Estatu Batuetako Urakanen Zentro Nazionalak ohartarazi duenez, Erin urakana Karibeko Turk eta Caico uharteetatik 180 kilometro iparraldera dago, 220 kilometro orduko haize ufadak utzi ditu.

Gehiago kargatu