EUROPAR BATASUNA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EBk hornigaiak pilatu ditzaten eskatuko die herritarrei, balizko gerra eta klima-larrialdi bati aurre egiteko

Ursula von der Leyen EBren presidenteak gaur aurkeztuko duen 'Batasunaren Prestaketa Estrategia' izeneko dokumentuaren ildo nagusiak aurreratu ditu 'El Pais' hedabideak. 72 orduan "laguntzarik gabe" egoteko hornigaiak prestatzeko eskatuko zaie herritarrei. Tartean, sendagiak eta elikagaiak.
Ursula Von der Leyen, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Ursula Von der Leyen, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Balizko gerra, klima-larrialdi, zibereraso edota pandemia bati aurre egiteko prest egon behar du Europak. Printzipio hori du ardatz Europar Batasunak (EB) gaur, asteazkenarekin, aurkeztuko duen 'Batasunaren Prestaketa Estrategia' goiburua duen dokumentuak. Espainiako El Pais hedabideak aurreratu ditu txostenaren ildo nagusiak, bere edizio digitalean.

Besteak beste, gerra edota hondamendi natural baten aurrean prest egoteko eskatuko zaie herritarrei. Zehazki, gomendatuko zaie etxean 72 orduan inoren laguntzarik gabe egoteko adina hornigai izatea; horien artean, elikagaiak, sendagaiak, ura eta gailu elektronikoetarako bateriak.

"Prest egon behar dugu eskala handiko krisi egoerei aurre egiteko, estatu kide bati edo gehiagori eragin diezaiokeen eraso armatu bat, tartean (...) hondamendi naturalak izateko arriskua areagotzen ari den honetan, eta Europarako segurtasuna bermatzea geroz eta zailagoa denean, premiazkoa da Europak eta estatu guztiek prestaketa indartzea", dio dokumentuak.

Europa berrarmatzeko 'ReArm' izeneko planaren berri eman eta egun batzuetara aurkeztuko du Ursula von der Leyen EBren presidenteak bigarren hori. Errusiaren eta Estatu Batuen mehatxuen aurrean, Europak bere defentsa estrategia bermatuta izatea ezinbestekotzat jo du Bruselak, eta, horretarako, 800.000 milioi euro mobilizatzea proposatzen du.

Joan den astean Kopenhagen egindako agerraldi batean, Von der Leyenek esan zuen EBk "defentsan subiranoagoa" izan behar duela. Zehaztu zuenez, berrarmatzeko estrategiak mailegu plan berezi bat ere aurreikusten du: 150.000 milioi euroko maileguak emango zaizkie estatuei, defentsan inbertitu dezaten.

"Funtsean, hobeto eta elkarrekin gastatzea da kontua: aireko eta misilen aurkako defentsaz ari gara, artilleriako, misiletako eta munizioko sistemez, droneez eta droneen aurkako sistemez, baina baita ziberespaziotik hel daitezkeen erasoei aurre egiteko tresnei buruz ere", azaldu zuen.

 

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X