PKK gerrilla kurduak armagabetzea hasi du Irakeko iparraldean
Maiatzean iragarri zuen armak alde batera uzteko borondatea, Abdullah Ocalan buruzagi espetxeratuak, gutun baten bidez, 1984an hasitako borroka armatua amaitzeko eskatu ostean.
PKK gerrilla kurduak armak suntsitu ditu Irakeko iparraldean. 1984tik Turkiako Estatuaren aurka borrokan ari den taldeak adierazi duenez, "borondate oneko urrats erabakigarria da bake prozesuak arrakasta izateko".
"Bake prozesuaren arrakasta praktikoaren aldeko borondate onaren eta gure determinazioaren erakusgarri, eta politika demokratikoaren eta legezko bideen bitartez askatasunaren, demokraziaren eta sozialismoaren aldeko borrokan jarraitzeko helburuarekin, gaur hona etorri gara, geure borondatez, gure armak suntsitzera", dio talde horrek zabaldutako oharrak.
Lehen irudietan, PKK gerrillako uniformedun kideak ageri dira, sugarrak dituen metalezko galdara handi batera erasorako fusilak eta beste arma batzuk jaurtitzen.
Turkiak, Europar Batasunak eta AEBk erakunde terroristatzat jotako PKK gerrillak maiatzean iragarri zuen armak alde batera uzteko borondatea, Abdullah Ocalan gerrilla horren buruzagi espetxeratuak, gutun baten bidez, 1984an hasitako borroka armatua amaitzeko deia egin ostean.
Omer Çelik agintean dagoen AKP alderdiko bozeramailearen ustez, armak 3 eta 5 hilabete arteko epean deuseztatu beharko lituzkete, eta iragarri du Recep Tayyip Erdogan presidenteak "historikotzat" jo duen hitzaldia eskainiko duela larunbat honetan.
Irakeko iparraldeko mendietan ezkutatuta dauden gerrillariak berriro gizarteratzeko aukerari dagokionez, "delituak dituztenak eta ez dituztenak bereizi" egingo dituztela iragarri zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
'Orion' ontzia itsasoratu da jada, eta amaitu da Artemis II misioa, 50 urtean Ilargira egindako lehen bidaia
Lau astronautak (Reid Wiseman, Victor Glover, Christina Koch eta Jeremy Hansen) osasun egoera onean daudela baieztatu du NASAk.
Artemis II misioko astronautak prest dira 02:07an Kaliforniako kostaldearen parean itsasoratzeko
Hego Euskal Herriko 02:07an, NASAren aurreikuspenen arabera, San Diegoko (Kalifornia) kostaldean itsasoratuko da Orion espazio ontzia.
Ekuadorrek % 50etik % 100era igoko ditu Kolonbiako inportazioen muga-zergak, merkataritza-gerra gogortuz
Noboaren gobernuaren arabera, "segurtasun nazionala" bermatzeko hartu dute erabakia, eta "erantzukizun partekatua indartzea du helburu, mugan narkotrafikoaren presentziari aurre egiteko". Petroren ustez, neurri hori "gehiegikeria" da, eta "errespetua" eskatu du "narkotrafikoak eraildako 200.000 kolonbiarrentzat".
Israelek iragarri du Hezbollahko buruzagiaren idazkaria eta iloba hil duela
Hildakoa Ali Yusef Harshi da, Naim Qassemen iloba.
Iranek itxi egin du Ormuzko itsasartea, hainbat orduz irekita egon ondoren
Itsasartea irekita egon da hainbat orduz. Itsasoko trafikoa monitorizatzen duten plataformek mugimenduak atzeman dituztela adierazi dute. Hala ere, Israelek Libanori egindako erasoaren ostean, Irango agintariek berriro etenarazi dute petrolio-ontzien nabigazioa, Guardia Iraultzailearekin lotutako Fars agentziak jakinarazi duenez.
Milaka indigena Brasiliara iritsi dira, 2026ko Lur Librea Kanpamentuan parte hartzeko
Brasilgo indigenek martxa bat egin dute Brasilgo Kongresu Nazionalera euren eskubideak aldarrikatzeko, Brasilian urtero egiten duten kanpaldiaren testuinguruan.
Israelek gutxienez 250 pertsona hil ditu Libanoren aurka egindako "erasorik handienean", su-etena izan arren
AEB eta Iranen artean bitartekari lanak egin dituen Pakistanen arabera, Libanori ere eragiten dio tregoak. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak, ordea, akordiotik kanpo utzi du herrialdea.
Iranen bake-plan proposamenaren hamar gakoak
Iranek arma nuklearrak ez fabrikatzeko konpromisoa hartu du, eta bere kontrako zigor guztiak kentzea eta jasandako kalteak konpentsatzeko funts bat sortzea eskatu du. Horiek dira, besteak beste, Teheranek AEBrekin gerra amaitzea negoziatzeko aurkeztu duen planaren puntuak.
AEBk eta Iranek bi asteko su-etena adostu dute, Ormuz ireki egingo dutela bermatuta
Pakistanen bitartekaritzak su-eten akordioa lortzea ahalbidetu du. Ituna berehala sartuko da indarrean, eta Islamabadeko bake negoziazioei ateak irekiko dizkie.
Irandarrek giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan, Trumpen mehatxuen aurrean
Donald Trump AEBko presidenteak Ormuzko itsasartea irekitzeko emandako epea amaitu baino ordu batzuk lehenago, Irango herritarrak kalera irten dira, eta giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan. Irango banderak, erresistentziarako aldarriak eta liderren argazkiak hartuta, azpiegitura publikoak erasotzea gerra-krimena dela salatu dute.