Israelek gutxienez 250 pertsona hil ditu Libanoren aurka egindako "erasorik handienean", su-etena izan arren
AEB eta Iranen artean bitartekari lanak egin dituen Pakistanen arabera, Libanori ere eragiten dio tregoak. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak, ordea, akordiotik kanpo utzi du herrialdea.
Israelgo Armadak jakinarazi du Libanoren aurkako orain arteko "eraso handiena" egin duela gaur, eta Hezbollah milizia xiitaren hainbat azpiegitura guztiz suntsitu dituztela ziurtatu du. Erasoetan, gutxienez, 254 pertsona hil dira, eta 1000tik gora zauritu izan dira, Libanoko agintarien datuen arabera.
Ameriketako Estatu Batuen eta Iranen arteko su-etena indarrean sartu ondoren izan dira erasoak. Bi herrlaideen artean bitartekari lanak egin dituen Pakistanen arabera, akordioak bien "aliatuei" eta, bereziki, Libanori ere eragiten die. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak, ordea, Libano akordiotik kanpo utzi du.
"Israelgo Armadak Hezbollah miliziak Beiruten dituen azpiegitura militarren aurkako eraso zabala egin du, otsailean erasoaldia abiatu genuenetik, handiena", kontatu du Netanyahuk.
Besteak beste, "kontrol-guneak eta Hezbollahko milizianoen formazio-lekuak" txikitu dituztela azaldu du lehen ministroak. Haren hitzetan, Israelen aurkako "eraso terroristak antolatzen dituzten" egituren aurkako erasoa izan da.
Bere aldetik, Joseph Aoun Libanoko presidenteak AEBk eta Iranek adostutako menia ontzat eman du, baina eskatu du Libano ere kontuan hartzea. "Eskualde osoan bakea ezarriko duen ituna behar dugu", adierazi du.
Hezbollahk, berriz, nabarmendu du "garaipen historiko baten atarian" dagoela herrialdea.
Su-etenetik, 735 hildako Gazan
Gazan ere erasoek ez dute etenik, iazko urrian su-etena indarrean sartu bazen ere. Azken datuen arabera, menia ezarrita dagoenetik, 735 herritar hil ditu Israelek Gazan egindako erasoetan.
Mahmoud Abbas Palestinako presidenteak salatu du "kolono israeldarren erasoek" ez dutela etenik, eta galdegin du bart izenpetutako akordioan Gaza, Zisjordania eta Libano ere aintzat hartzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Ormuz "indarrez" kontrolatuko duela agindu du Iranek, Qatar, Oman eta Bahrain bonbardatu ostean
AEBrekin tentsioa areagotzen ari da, eta Washingtonek gutxienez 140 bonbardaketa egin ditu Iranen aurka.
Irango buruzagi gorenak Khameneiren heriotzarengatik mendekua hartuko duela agindu du
Zazpi egunotan aitaren hileta ospakizunetan parte hartu duten dozenaka mila herritarrei idatziz eskertu die Mojtaba Khameneik. Ali Khamenei hil zutenetik, ez da jendaurrean azaldu.
Trumpek onartu egin du Iranekin elkarrizketak berriro hastea, baina su-etena "amaitu" dela ohartarazi dio Teherani
Iranek, berriz, ukatu egin du AEBrekin elkarrizketa berriak eskatu izana. Bestalde, Iran "inoiz ez bezala" bonbardatzeko agindua eman dio AEBko presidenteak Pentagonoari, Errepublika Islamikoaren "konplot" baten ondorioz hiltzen badute.
Ali Khamenei aiatola Mashhaden lurperatu dute, sei eguneko hileta-zeremonien ostean
Irango lider gorena zenaren ehorzketarekin bukatutzat eman dituzte sei eguneko hileta-zeremoniak. Jendetza bildu da Irango kaleetan, eta erregimenak indar eta batasun irudia erakutsi nahi izan du.
NATOren goi-bileraren ostean Espainia "oso eskuzabal" aritu dela esan du Trumpek
Estatu Batuetako presidenteak ziurtatu duenez, Espainiako Gobernuak Aliantza Atlantikoaren "ordainketa ugari" egiteko eskaerari erantzun dio, eta aliatuek Ankaran egindako bileraren ostean erakutsitako batasuna goraipatu du.
AEBek 90 helburu militar inguru bonbardatu dituzte Iranen, eta Teheranek base estatubatuarrei eraso egin die
Washingtonek Iranen aurkako beste erasoaldi militar baten berri eman du, esan dutenez, Teheranek Ormuzeko itsasartean merkataritza-ontzien aurka egindako erasoei erantzuteko. Iranek dio operazioak su-eten iraunkorra urratu duela.
Koro Barriolaren gorpua aurkitu dute Venezuelan, hondakinen artean hildako hirugarren euskalduna
81 urte zituen eta donostiarra zen; Alazne Solabarrieta eta Jon Sustacharen gorpuak aurkitu zituzten aurretik.
"Espainiarekin alferrik da": Trumpek merkataritza guztia eteteko mehatxua egin du
AEBko presidenteak merkataritza-trukeak hausteko asmoa agertu du Espainiak gastu militarra igotzeari uko egin ondotik; Espainiako Gobernuak, berriz, "lasaitasunez eta normaltasunez" hartu du mehatxua.
Trumpek amaitutzat eman du Iranekin adostutako su-etena eta dio ez duela gehiago negoziatu nahi
Donald Trump AEBko presidenteak Ankaran adierazi duenez, Iranekin adostutako su-eten akordioa "amaitu da", eta baztertu egin du negoziazioekin jarraitzea, herrialdea "gaixo, gaizto eta bortitzek zuzentzen" dutela iritzita.
AEBren erasoei "erantzun irmoa" emango diela mehatxatu du Iranek, eta Bahrainek eta Kuwaitek alarmak piztu dituzte
Irango agintariek salatu dutenez, AEBko bonbardaketek hautsi egin dute ekainean lortutako su-eten akordioa, eta Ameriketako Estatu Batuek diote Ormuzeko itsasartean ontzi komertzialen aurka egindako erasoei erantzun zietela.