Leon XVI .a aita santuak elkartasun mezua igorri die Gazako eta Ukrainako gazteei
Leon XVI.a aita santuak gerra pairatzen ari diren gazteei elkartasuna adierazteko mezu batekin itxi zuen igandean Gazteen Jubileua, bereziki Gazako eta Ukrainako gerrak nabarmenduz.
"Gazako gazteekin eta Ukrainako gazteekin gaude!", aldarrikatu du Tor Vergatatik (Erroma), milioi bat pertsona baino gehiagoren aurrean.
Aita santuaren esanetan, "parte-hartze masiboak" agerian uzten du "beste mundu bat posible dela", bakean, anaitasunean eta elkarrizketan oinarritua, "non gatazkak ez diren armekin konponduko".
Ekitaldia meza jendetsu batekin amaitu da, bart bijilia bat egin ondoren. Leon XVI.ak gazteak agurtuz itxi zuen ekitaldia , 2027ko abuztuan Seulen ospatuko den Gazteriaren Munduko Jardunaldira joatera animatuz.
Bertaratutako batzuek ere Palestinarekiko elkartasuna adierazi dute. Argazkia: EFE.
"Gauza handiak helburu"
Gazteen Jubileuko azken mezan, Leon XVI.a aita santuak "gauza handiak lortzeko" eta "gutxienekoarekin ez konformatzeko" deia egin die gazteei. "Izan gauza handiak helburu, santutasuna, zaudeten lekuan zaudetela. Ez konformatu gutxiagorekin".
Aita santuak ere gogoeta egin du bizitzaren zentzuaz eta partekatzearen balioaz. "Gure existentziaren betetasuna ez dago metatzen dugunaren edo daukagunaren menpe", adierazi du, "pozez hartzen eta partekatzen dakigunari baizik".
Nazioarteari buruzko albiste gehiago
Gizon bat espetxeratu dute Frantzian, emaztea mozkortzea egotzita, beste gizon batzuekin sexu-harremanak izatera behartzeko
62 urteko gizonezkoari emaztearen baimenik gabe topaketak antolatzea leporatzen diote, Gisele Pelicoten kasuaren eskandalua gogorarazten duen kasu batean.
60.000 pertsona inguru manifestatu dira Tel Aviven, Gazan bahituen bideoak zabaldu ostean
Gazako gatibuak Israelera bueltan eramango dituen su-eten akordio bat eskatu dute, ohi baino jende gehiagorekin egindako protesta jendetsuan, horien bideo batzuk zabaldu ostean. Bideo horietan, bahituek muturreko argaltasuna erakusten dute eta akordio bat eskatzen diete agintariei.
Hamasek dio ez dela desarmatuko Estatu palestinar bat ezarri arte
Horrela erantzuten dio Steve Witkoff AEBk Ekialde Hurbilean duen mandatariari, talde islamista armak uzteko prest zegoela esan ondoren.
Gazako haurren heriotzak "aurrekaririk gabe" hazi direla ohartarazi du UNICEFek
Gazatarren aurkako bonbardaketak ez du etenik: gutxienez 22 palestinar hil dira bart Israelen beste eraso batzuetan.
Trumpek bi urpeko nuklear zabaldu ditu Medvedev Errusiako presidente ohiaren "adierazpen probokatzaileen" aurrean
Ukrainako gerra geldiarazteko AEBk Errusiari ezarri zion ultimatuma kritikatu zuen duela gutxi, eta ohartarazi zuen horrek bi herrialdeen arteko gatazka ekar zezakeela.
Etxean betetzeko 12 urteko espetxe-zigorra ezarri diote Alvaro Uribe Kolonbiako presidente ohiari
Gainera, 3.400 milioi peso kolonbiarreko (822.000 dolar) isuna ezarri diote, eta zortzi urte baino gehiagorako inhabilitatu dute eskubide eta funtzio publikoak gauzatzeko.
EBJAk Italiari ohartarazi dio herrialde bat segurutzat jotzeko kontrol judiziala eta informazio eskuragarriaren bermeak behar direla
Giorgia Meloni Italiako lehen ministroak kritikatu duenez, erabaki "harrigarriak" berekin dakar "Europako jurisdikzioak ez dagozkion eskubideak erreklamatzea". Mediterraneoan erreskatatu eta Italiako agintariek Albaniako zentro batera eraman zuten Bangladesheko migratzaile bati buruzkoa da auzia.
Nahaspila AEBko ipar-ekialdean: Uholdeek metroa, errepideak eta aireportuak kolapsatu dituzte
Euriteek New York, New Jersey, Filadelfia eta Washington bezalako hiriak kolpatu dituzte, larrialdi egoera ezarri, 1.300 hegaldi bertan behera utzi eta errepideak, metro geltokiak eta trenak itxi behar izan dituzte.
Albiste izango dira: Trumpen muga-zergak, Irteera Operazioa eta Boiseko Jaialdia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.