Sarkozyri bost urteko kartzela-zigorra ezarri diote, gaizkile taldeko kide izatea egotzita
2005ean sinatutako akordio baten ondorioz, Libiako Gobernuak 50 milioi euro eman zizkion Sarkozyri, 2007ko hauteskunde-kanpainarako. Zigorra gauzatzeko Fiskaltzaren aurrean bere burua aurkezteko agindu dio epaileak.
Nicolas Sarkozy Frantziako presidente ohiari bost urteko kartzela-zigorra ezarri diote ostegun honetan, gaizkile talde bateko kidea izatea egotzita, 2007ko hauteskunde kanpainarako Muamar Gadafiren erregimenaren dirua jaso zuelakoan. Hauteskunde horietan Frantziako Presidentetza lortu zuen Sarkozyk.
Zigorra gauzatzeko Fiskaltzaren aurrean bere burua aurkezteko agindu dio epaileak.
2005ean sinatutako akordio baten ondorioz, Libiako Gobernuak 50 milioi euro eman zizkion Sarkozyren taldeari, hauteskunde-kanpainarako. Fiskaltzak zazpi urteko kartzela-zigorra, kargu publikoetarako bost urtez gaingabetzea eta 300.000 euroko isuna eskatu zituen presidente ohiarentzat. Eric Woerth, Brice Hortefeux eta Claude Gueant ministro ohiak ere auzipetu dituzte, sare kriminal horren burutzat jo dituztelako.
Woerth, hauteskunde-kanpainako diruzain ohia, absolbitu egin dute, baina Gueant kanpaina horretako zuzendari ohia hainbat deliturengatik zigortu dute, hala nola ustelkeria pasiboa eta eraginen trafikoa. Bestalde, Hortefeux gaizkile taldeko kide izateagatik zigortu dute, France Inforen arabera.
Ez da epaitegietan Sarkozyk jasotako zigor bakarra, izan ere, ustelkeriagatik eta eraginen trafikoagatik zigor irmoa ezarrita du. Horregatik, hain justu, dispositibo telematikoa eraman behar du, kartzelan ez sartzeko.
Sarkozyren defentsak apelazioa aurkeztu du
Sarkozyren defentsak epaiaren apelazioa aurkeztu du dagoeneko, Christophe Ingrain bere abokatuetako batek BFMTV telebista katean egindako elkarrizketa batean baieztatu duenez.
Sarkozyk eta bere abokatuek aurreratu zuten epaitegietatik irten bezain laster apelatuko zutela epaia, eta presidente ohiak hedabideei ziurtatu zien "azken hasperenera arte" borrokatuko duela bere "erabateko errugabetasuna" frogatzeko.
Fiskaltzak ere, bere aldetik, apelazio propioa aurkeztuko duela iragarri die tokiko hedabideei.
Ingrainen esanetan, epaiaren baldintzek "errugabetasun-presuntzioa" urratzen dute; izan ere, Sarkozy espetxeratzeko zorian dago, zigorra apelazio-prozesuaren zain egon gabe indarrean jarri beharko baita.
Zure interesekoa izan daiteke
"Artemis II", lurraren orbita utzi eta Ilargira bidean da jada
Bidai tripulatuak bueltan dira ilargi ingurura, 50 urteren ostean; hala ere, ez da lurreratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.
Iranek ukatu egin du su-etena proposatu duenik eta Trumpen adierazpenak "faltsuak" direla esan du
Trumpek sare sozialetan iragarri du Iranek su-etena eskatu duela eta eskaera aintzat har dezakeela Ormuzeko itsasartea irekitzea ahalbidetzen badu.