Gerra Ukrainan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ukraina "atsedenik gabe" ari da lanean bake-plana "errealista eta fidagarria" izan dadin

Zelenskik telefonoz hitz egin du AEBetako mandatari bereziarekin. Asteazkenean, ateak ireki zizkion Donbasetik tropak erretiratzeko aukerari.

FOTODELDIA LEÓPOLIS (UCRANIA), 25/12/2025.- Muchas familias acuden a las tumbas de sus seres queridos, caídos en la Guerra contra Rusia, para pasar un tiempo juntos en Navidad y dejar regalos simbólicos este jueves, en Leópolis (Ucrania). Ucrania celebró este jueves su cuarta Navidad en guerra entre ataques rusos y con escasas esperanzas de paz, mientras aguardaba la respuesta oficial de Moscú al plan de 20 puntos para poner fin al conflicto elaborado por Kiev y Washington. Muchas familias, que incluían a soldados de permiso o en rehabilitación, paseaban el día de hoy por las calles de Leópolis (oeste) y de otras ciudades ucranianas, en un intento de absorber al menos un poco de espíritu navideño. EFE/ Rostyslav Averchuk
Hilerri bat Leonpolisen. Argazkia: EFE

Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak esan du bere lan-taldea "atsedenik gabe" ari dela lanean bake akordioaren oinarriak "errealistak, eraginkorrak eta fidagarriak" izan daitezen.

Ostegunean, Zelenskik telefonoz hitz egin du Steve Witkoff AEBko ordezkari bereziarekin, AEBko eta Ukrainako beste agintari batzuekin batera egindako deian.

Bi aldeek bake-prozesuari buruzko hainbat xehetasun eztabaidatu dituzte. "Aurrerapen nabarmenak egin dira dokumentuei buruzko lanean, bereziki segurtasun-bermeei eta etorkizun ekonomikoari dagokienez", adierazi du.

Geroago, Zelenskik ziurtatu du elkarrizketa "benetan ona" izan dela. "Xehetasun askotan sartu gara; ideia onak sortu dira, eta eztabaidatu egin ditugu. Ideia berri batzuk ditugu benetako bakea lortzeko formatuei, bilerei eta, noski, epeei dagokienez ", adierazi du.

Ukrainako presidenteak asteazkenean jakinarazi zituen AEBekin batera egindako planaren zirriborroaren xehetasunak; izan ere, Donbaseko eskualdean dauden tropa ukrainarrak erretiratzeko atea irekitzen du, baldintza batekin: Errusiak "gauza bera egitea" inguruan dituen indarrekin.

Dokumentuak 20 puntuko ditu eta Estatu Batuen babesa du. Moskuri igorri diote. Kirill Dimitriev Errusiako mandatari bereziak Vladimir Putin presidenteari jakinarazi dizkio AEBrekin berriki izandako elkarrizketen emaitzak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X