Diplomazia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bruselak azalpenak eskatu dizkio Hungariari horrek Errusiari egindako balizko filtrazioen inguruko informazio "kezkagarrien" aurrean

Hungariak ukatu egin du Errusiari Europar Batasuneko barne gaiei buruzko informazioa ematen ari zaionik, eta "albiste faltsutzat" eta "gezurtzat" jo ditu horren inguruan hedabideetan agertu diren informazioak. 

Budapest (Hungary), 21/03/2026.- Hungarian Minister of Foreign Affairs and Trade Peter Szijjarto speaks at the Conservative Political Action Conference (CPAC) in MTK Sportpark in Budapest, Hungary, 21 March 2026. The Hungarian edition of CPAC is held by the Center for Fundamental Rights for the fifth consecutive year. (Hungría) EFE/EPA/Zoltan Balogh HUNGARY OUT

Peter Szijarto, ekitaldi politiko batean, aste honetan. Argazkia: EFE.

Europako Batzordeak "oso kezkagarritzat" jo ditu Peter Szijarto Hungariako Atzerri ministroak Europar Batasuneko herrialdeetako Atzerri ministroek ateak itxita izandako eztabaidei buruzko informazioa Errusiara filtratu izanaz hedabideetan ateratako informazioak, Anitta Hipper Europar Batasuneko Exekutiboko Atzerri bozeramaileak prentsaurrean adierazi duenez.

Hipperren arabera, "estatu kideen arteko eta horien eta erakundeen arteko konfiantzazko harremana funtsezkoa da EBren funtzionamendurako". "Espero dugu Hungariako Gobernuak azalpenak ematea", gaineratu du bozeramaileak. 

Joan den larunbatean, The Washington Post egunkari estatubatuarrak argitaratu zuen Errusiako kanpoko inteligentzia zerbitzuak Viktor Orban Hungariako lehen ministroaren aurkako hilketa saiakera bat irudikatzea proposatu zuela, apirileko hauteskunde erabakigarriei begira kanpaina indartzeko, 'The Gamechanger' ("joko aldaketa") izeneko operazio batean.

Informazioaren arabera, halaber, Peter Szijarto Hungariako Atzerri ministroak Sergei Lavrov Errusiako homologoari maiz deitzen dio, EBko Kontseiluaren bileretan esandakoen berri emateko.

Hungariak akusazioak ukatu ditu

Hungariako Gobernu ultranazionalistak "albiste faltsutzat" eta "gezurtzat" jo ditu, Poloniak babestuta, hedabideetan atera diren informazioak, zeintzuek Budapesti leporatzen dioten Errusiari informazioa igortzea. 

X-en idatzitako mezu batean, Peter Szijarto Hungariako Atzerri ministroak "konspirazio teoria zentzugabea" dela esan du eta Poloniako Gobernuari "gezurrak eta albiste faltsuak zabaltzea" leporatu dio.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X