Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
X sare sozialeko @9hvxim kontu ofizialetik hartutako argazkia, AEBko Estatu Nagusiko buru Randy George erakusten duena. EFE
Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa Departamentuak baieztatu duenez, Randy A. George jenerala, Armadako Estatu Nagusiko burua, kargutik kendu dute, Pete Hegseth Defentsa idazkariak kargua uzteko eskatu ostean, Iranen aurkako gerran jarraitu beharreko estrategiari buruz iritzi ezberdinak zituztela ikusita.
Bitartean, erasoak ez dira eten, petrolioaren prezioek goraka jarraitzen duten bitartean, gatazka 5 aste betetzear denean. Trumpen hitzaldiaren ostean, Teheranek AEBren eta Israelen interesen aurkako erasoak egiten erantzun du. Iranek esan du “ekintza irmoagoak, zabalagoak eta suntsitzaileagoak” egiteko gaitasuna duela, eta gatazka maila berrietara eramateko mehatxua egin du, AEBko presio militarrak jarraitzen badu.
Testuinguru horretan, Irango Guardia Iraultzaileak esan du Amazonen Bahrainen duen konputazio zentro bati eraso diola eta suntsitu egin duela. Ameriketako Estatu Batuekin lotutako enpresa teknologiko handien aurkako lehen ohartarazpen praktiko gisa aurkeztu du erasoa Guardia Iraultzaileak, helburu posibleen zerrenda bat zabaldu ostean.
Krisi globala larriagotu egin da
Erresuma Batuak deituta, 40 bat herrialdek nabigazioaren segurtasunaz arduratzen den NBEko erakundearekin (Nazioarteko Itsas Erakundea) batera lan egitea adostu dute, Ormuzko itsasartean harrapatuta dauden 2.000 ontzi inguru askatzeko. Izan ere, itsas ibilbide hori munduko estrategikoenetako bat da, eta munduko petrolio globalaren % 20 inguru igarotzen da bertatik. AEBk eta Israelek Iranen aurkako erasoaldia abiatu zutenetik, ia itxita dago, Iranen errepresalien beldur.
Txinak, bere aldetik, diplomazia indartu du eskualdean, merkatu energetikoek eta itsas garraio globalak presioa sentitzen ari diren bitartean, gatazka Ekialde Hurbiletik haratago hedatzen ari dela eta munduko ekonomiari eragiten diola agerian utziz.
Zure interesekoa izan daiteke
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.