Iranek ziurtatu du AEBko beste ehiza-hegazkin bat eraitsi duela, herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, lehen hegazkinetik tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela ziurtatu dute.
F-35C Lightning II ehiza-hegazkin estatubatuar baten artxiboko irudia. Argazkia: Europa Press
Irango Guardia Iraultzaileak ostiral honetan ziurtatu duenez, AEBko bigarren ehiza-hegazkin bat, F-35 bat, eraitsi du, Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek Persiako lurraldearen aurka abiatutako erasoaldiak aurrera egin ahala.
Irango bozeramaile militar batek, Mehr albiste-agentziak jasotako adierazpenetan, esan du aireontzia arrakastaz bota dutela Irango aire-defentsako sistemei esker. AEBko agintariek, ordea, oraingoz ez dute horren inguruko adierazpenik egin.
Halaber, Irango bozeramaileak adierazi du hegazkina “erabat suntsituta” geratu dela eta, “leherketa handiaren ondorioz, litekeena da pilotua bere burua jaurtitzeko aukerarik izan ez izana”.
Eraitsitako lehen hegazkinari dagokionez, F-15E baten kasuan, Estatu Batuetako iturri ofizialek CBS News telebista-kateari adierazi diotenez, tripulazioko bi kideetako bat erreskatatu dute indar estatubatuarrek.
Bestalde, Kohgiluye eta Buyer Ahmad probintziako agintariek, Irango hego-mendebaldean, “sari berezia” agindu dute eraitsitako hegazkinaren tripulazioa harrapatu edo hiltzen duenarentzat, ISNA albiste-agentziaren arabera.
Orain arte, Irango agintariek 2.000 hildako baino gehiago baieztatu dituzte erasoaldiaren ondorioz; horien artean daude, besteak beste, Ali Khamenei aiatola buruzagi gorena, Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria, eta Aziz Nasirzade eta Esmaeil Jatib Defentsa eta Inteligentzia ministroak, hurrenez hurren.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaien prezioek igotzen jarraitzen badute, Europar Batasunak ez du baztertzen errazionamendua ezartzea
Dan Jørgensen Europako Energia komisarioak adierazi duenez, "eszenatoki txarrenetarako prestatzen ari gara, baina oraindik ez dugu produktu kritikoak (kerosenoa edo diesela) errazionatu beharrik".
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.