Trumpek, bere bozeramaile berriari: "Ni zu banintz, karguan jarraitzea ala ez hausnartuko nuke"
Katie Zacharia AEBko Gobernuko bozeramaile berriak hainbat polemika izan ditu aste honetan. Gaur, Trumpek karguan jarraitzeari buruz hausnarketa egiteko eskatu dio. Zachariak kargua utzi du berehala.
Donald Trump, Katie Zachariarekin. Argazkia: EFE
Donald Trump AEBko presidenteak karguan jarraitzeari buruzko hausnarketa egiteko eskatu dio Katie Zacharia bere bozeramaile berriari. Bost egun eman ditu karguan, eta kritika gogorrak jaso zituen bere lehen prentsaurrekoagatik.
Agerraldiak 15 minutu baino gutxiago iraun zuen, eta hiru galdera besterik ez zituen erantzun. Horrez gain, abokatu ikasketak ez dituela amaitu jakin da, nahiz eta Trumpek abokatu bezala aurkeztu.
"Esan diot: ni zu banintz, birplanteatu egingo nuke karguan jarraitzea", esan du Trumpek. Gaineratu duenez, Zachariarekin hitz egingo du Etxe Zurira itzultzen denean, eta erabakia bere esku utziko du. "Hau zuretzat al da, Katie? Benetan, ez duzu honen beharrik", adierazi du kazetarien aurrean.
Baina, Trumpek hitz horiek esan eta gutxira, Zachariak kargua utziko duela iragarri du.
Zachariak urriaren 12an hartu zuen kargua, astelehenean, Karoline Leavittek abuztuan kargua utzi ondoren bere arreta familian jartzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Aita santuaren ebakuntzaren osteko lehen argazkia
Trumpek iragarri du ez dutela Fort Hoodeko erasoaren egilearen fusilamendua zuzenean emango