14 pertsona hil dira Thailandia eta Kanbodiaren arteko mugan, bi herrialdeen arteko gatazka areagotu ondoren
Thailandiako eta Kanbodiako armadek liskarrak izan dituzte ostegun honetan mugan, eta gutxienez 14 hildako eta dozenaka zauritu zenbatu dira. Bi herrialdeek bertan behera utzi dituzte haien arteko harreman diplomatikoak. Tiroketak eta aire erasoak izan dira inguruan, tentsioa areagotu ondoren.