Boisera joatekoa zen Euskadi Irratiko Urtzi Gartzia lankideari galarazi egin diote AEBra sartzea
Municheko aireportuan zela, haren izena megafonia bidez esan, eta arrazoi zehatzik eman gabe, jakinarazi zioten ezin izango zela Ameriketako Estatu Batuetara sartu. Bidaia egin ahal izateko, Urtzi Gartziak duela hilabete atera zuen bisa, inongo arazorik gabe.