Iñaki Williams: "Ultraeskuina modan dagoela dirudien honetan, ahotsa dugunok lanean, erantzuten eta hesiak botatzen jarraituko dugu"
Iñaki Williamsek, denboraldi honetan Athleticen historiako lehen kapitain beltza izango denak, prentsaurrekoan azpimarratu duenez, futbolak ematen dien oihartzunak aukera ematen die bizimodu hobe baten bila datozen pertsonek "hemen" egiten dutena azaltzeko.