Istripu baten ondorioz ia hiru orduz itxita egon da A8 autobidea Usurbilen Bilborako noranzkoan
Auto baten eta kamioi baten arteko istripua izan da 17:15ean eta errepidea moztuta geratu da erabat eta auto ilarak sortu dira, inguruko errepideetan ere eraginez. Garabiek ibilgailuak erretiratu eta bidea garbituta, 20:20ean errei bat zabaldu dute eta 21:15an beste biak.