Gorde
Kendu nire zerrendatik

Goretti ziklogenesiak alerta laranja mantenduko du kostaldean gau osoan

Matxitxakon (Bermeo), ostiral honetan, haize-bolada handiak izan dira, eta 147 km/h-raino iritsi dira arratsaldean. Denboraleak larunbatean ere jarraituko du.

El mar golpea el muro de contención del puerto viejo en Getxo, Bizkaia. Las estaciones de Matxitxako, en Bermeo (Bizkaia), y de la isla de Santa Clara, en San Sebastián, han registrado durante esta madrugada y primeras horas de la mañana las rachas de viento más intensas en Euskadi, con 125,6 y 105,5 kilómetros por hora, respectivamente.
18:00 - 20:00
Euria Euskal Herri osoan. Argazkia: EFE.

Alerta meteorologikoak

Pertsona bat hil da Donostiako Kursaal zubiaren inguruan, ibaira erorita
Eusko Jaurlaritzak Neguko Bidezaintza Plana aktibatu du "Goretti" denboraleagatik  
147 km/h-ko haize-boladak euskal kostaldean

Larunbat honetan abisu meteorologikoek jarraituko dute, egoera hobetuz joango bada ere

Prezipitazioak ugariak izango dira goizean, baina itsasaldeko arriskuagatiko alerta laranja 06:00ak arte egongo da indarrean, lehen bi milietan. Aurrerantzean, egoerak pixkanaka hobera egingo du, eta abisu horia ezarriko dute, 21:00ak arte.

Horrez gain, arreta berezia jarri beharko zaie pasealekuetan eta malekoietan ur zipriztinei, eta, beraz, beste abisu hori bat aktibatuta egongo da 06:00ak arte. Euskalmetek beste abisu hori bat ezarriko du elurragatik barnealdean, 12:00ak arte.

Aldi berean, eguerdira arte alerta laranja egongo da indarrean Nafarroako Pirinioetan elurteengatik, 800-1000 metrotik gorako lodierekin, Ipar Euskal Herrian bezala, abisu horiak ezarriz, tenperatura baxuak, muturreko hotza, haizea, elurra eta izotza direla eta.

Zuhaitzak erortzeko arriskua, haize zakarraren ondorioz

Bizkaiko suhiltzaileek abisu bat zabaldu dute lurraldeko hainbat tokitan haize bortitzak eragin ditzakeen arriskuengatik. Hala, zuhaitzak erortzeko arriskua ikusi dute Busturian, Erandion edota Derion, eta fatxada batetik zatiak erori dira Zierbenan.

Loiura zihoazen bi hegaldi desbideratu dituzte

Portotik eta Londrestik Bilboko Aireportura zihoazen bi hegaldi Bartzelonara desbideratu behar izan dituzte, ostiral honetako haize-bolada bortitzak direla eta. Zehazki, Matxitxako lurmuturreko estazio meteorologikoak, Bermeon, 147 km/h-ko inguruko haize-boladak jaso ditu; Galea lurmuturrean (Getxo), 122 km/h-ko ufadak izan dira, eta Oiz mendian 115 km/h-koak.

Oso arratsalde desatsegina izaten ari da Bilbon, Gorettiren eraginez

Euri-zaparrada handiak eta 100 km/h-tik gorako haize-boladak jasaten ari dira bilbotarrak.

18:00 - 20:00

Olatu eta haize-ufadak ikaragarriak eragin ditu denboraleak Euskal Herrian

Irudi ikusgarriak utzi ditu goizean Goretti ekaitzak gurean.

18:00 - 20:00

Zuhaitzak errepidetik kentzen

Hainbat zuhaitz erori dira Aia eta Zarautz arteko errepidean

haizea zuhaitzak aia

150 km/h-ko haize-boladak neurtu dituzte Matxitxakon (Bermeo), eta 135 km/h-koak Santa Claran (Donostia)

14:30ean hartutako neurketak dira, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak emandako datuen arabera.

Harri txintxorrak erori dira Bilboko Ingeniaritza fakultateko eraikinetik

Ez da inor zauritu.

18:00 - 20:00

Haize eta olatu bortitzek jo dute Getxoko eta Donostiako kostaldea

"Goretti" ziklogenesiak gogor astindu du euskal kostaldea, haize-bolada gogorrekin eta itsas pasealekuak zeharkatzen dituzten olatuekin, nabigazioa alertan jarriz eta haizeguneetan arreta handiz ibiltzera behartuz.

 

Haize-boladak Donostian, Goretti ziklogenesi leherkorraren eraginez
18:00 - 20:00

Frantziak muturreko haize-boladak erregistratu ditu: 213 km/h

Goretti ziklogenesiak muturreko haize-boladak eragin ditu Europan ere. Frantzian 213 km/h-ko haize-bolada maximoak erregistratu dira, Normandiako kostaldean. Gainera, argirik gabe geratu dira 380.000 etxebizitza Frantzian eta 57.000 etxebizitza Britainia Handiko hego-mendebaldean, hegaldiak bertan behera geratu dira eta hainbat ikastetxe itxi dituzte denboralearen ondorioz.

Ipar Euskal Herria: 130 km/h-ko haize-boladak kostaldean eta 100 km/h-koak barnealdean

Mendebaldeko haizea gogor jotzen ari da Ipar Euskal Herrian 100-110 km/h-ko haize-bolada maximoekin, eta kostaldean 120-130 km/h-koekin. Aurreikuspenen arabera, ostiral arratsaldetik aurrera baretuz joango da haize-boladen indarra, baina neguko denboralearen alerta mantenduko da.

 

147 km/h-ko haize-boladak Matxitxakon

Orain arte, haize-boladarik indartsuena Matxitxakon izan da, 147 km/h-koa. Bestalde, bereziki haizetsuak ez diren lekuetan, Arteagan, esaterako, 100 km/h-koa izan da indartsuena.

 

6 metroko olatuak kostaldean

Olatuen altuerak gora egiten jarraitzen du 'Goretti' ziklogenesiarekin, eta dagoeneko 5 eta 6 metro artean dago. Izan ere, 5,4 metroko olatuak erregistratu dira Pasaiako portuan; horrek alerta laranja aktibatuta mantentzen du itsas arriskuagatik.

Pertsona bat hil da Donostiako Kursaal zubiaren inguruan, ibaira erorita

Adineko gizon bat da goizean itsasora jausi eta hil dena. Kursaaleko zubia eta Ramon Maria Lili kalea lotzen dituen lekutik erori da, hain zuzen ere.

18:00 - 20:00

Eusko Jaurlaritzak Neguko Bidezaintza Plana aktibatu du "Goretti" denboraleagatik

Eusko Jaurlaritzak 2025-2026 Neguko Bidezaintza Plana aktibatu du, Euskadiko errepideetan segurtasuna bermatzeko. Planak elurra kentzeko makinak, garabiak, laguntza-ibilgailuak eta Ertzaintzaren patruilak aktibatu ditu, baita gatz eta gatzun kopuru handiak ere. Segurtasun Sailak gomendatu du arreta handiz gidatzea, abiadura moteltzea eta neguko pneumatikoak edo kateak erabiltzea; betiere, elurra egiten badu.

Larrialdi zerbitzuak itsasora erori den pertsona baten bila ari dira Donostian

Ertzaintza eta larrialdi-zerbitzuak itsasora erori den pertsona bat bilatzen ari dira, Zurriola eta Ramon Maria Lili artean, Donostian. Lehen informazioen arabera, adineko gizon bat da. Donostiako itsas pasealekua itxita dago, "Goretti" ziklogenesiak eragindako ekaitzaren ondorioz.

Rescate de un hombre mayor en Urumea
18:00 - 20:00

Donostiako itsas pasealekuak itxi behar izan dituzte

Eguraldiagatik ezarritako alerta laranjak itsas pasealekuak ixtea eragin du Gipuzkoako hiriburuan, larunbateko 09:00ak arte. Donastiako Udalak jakinarazi du, gainera, Santa Klara uharterako garraio-zerbitzua etenda dagoela denboraleak irauten duen bitartean.

18:00 - 20:00

Zaparrada handiak kostaldean

Ziklogenesia gogor ari da kostaldea kolpatzen. Zaparradak lurralde osoan nabariak diren, bereziki indartsuak ari dira izaten kostaldean. Gainera, ekaitzak jo dezake hurrengo orduetan, kostaldeko ezegonkortasuna mantenduz.

Abisu horia: 120 km/h-ko haize-boladak euskal kostaldean

Mendebaldeko haizea bolada oso gogorrekin ari da jotzen euskal kostaldean; hain zuzen ere, horrexegatik dago indarrean abisu horia. Matxitxakon eta Santa Klaran izan dira boladarik gogorrenak, 132 eta 121 km/h-ko abiadurarekin, hurrenez hurren; Higerren, Galea lurmuturrean eta Jaizkibelen, berriz, 100 km/h-ko abiadura gainditu dute.

Segurtasun Sailak berretsi du abisua, "Goretti" ziklogenesiak eragindako haizeagatik, olatuengatik eta elurragatik

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak meteorologia abisuak berretsi ditu astebururako, "Goretti" ziklogenesi leherkorra dela eta. Izan ere, haize-bolada oso indartsuak dira gaur, batez ere kostaldean. Elur-kota 700 metrora jaitsiko da arratsaldean, eta olatu handiak espero dira. Horrekin lotuta, nabigaziorako abisu laranja indarrean mantenduko da, 5 edo 6 metrorainoko olatuekin.

 

‘Goretti’ ziklogenesiak Europa ere hartu du

Haize zakarrak eta elurteak eragiten ekarri ditu ‘Goretti’ ziklogenesiak, Europako hainbat eskualdetan.

Goretti Europan
18:00 - 20:00

Aterkiak irauli dituen haize eguna

'Goretti' ziklogenesiak eragindako haize bortitzak kalean dabiltzanak ezustean harrapatu ditu. Euriari aurre egiteko ezinbestekoa den aterkia, gaur, haizearen aurrean etsita geratu da.

Goretti kale-inkesta
18:00 - 20:00

Adi errepideetan: Zenbait errepide itxita Nafarroan, elurra dela eta

Nafarroako Foru Komunitateko errepideetan ipar-mendebaldean prezipitazio iraunkorrak ari dira: Gainera, Pirinioetan elurra ari du 800 metrotik gora eta Erriberan haize-bolada oso gogorrak espero dira. Honako errepide hauek moztuta dira elurragatik: Zaraitzu–Ipar Euskal Herria (NA-2011) eta Otsagabia-Irati (NA-2012).

Normaltasuna Loiuko aireportuan, Gorettik eragindako gorabeheren ostean

'Goretti' ziklogenesiak eragindako haize-boladen ondoren, zenbait hegaldi desbideratu edo bertan behera geratu dira. Oraingoz, normaltasuna da nagusi Loiuko aireportuan, bai irteeretan eta baita iritsieretan ere. Izan ere, atzo bost hegaldi desbideratu zituzten eta bat bertan behera geratu zen. Hala ere, egunean zehar egoera meteorologikoa aldatuz joango da, eta, beraz, adi egotea gomendatzen dute adituek.

Nafarroa: Euritea, haize-bolada oso gogorrak eta elurra Nafarroako Pirinioetan

Nafarroa egun hodeitsu eta euritsua izango du gaur, 'Goretti' ziklogenesiaren ondorioz. Ipar-mendebaldean prezipitazio iraunkorragoak izango dira. Pirinioetan, elur-kota 800 metrora jaitsiko da, eta izotza izango da puntu altuetan. Mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizeak-bolada ere izango dira, bereziki Erriberan eta mendebaldeko mendilerroetan.

Gorettik alerta meteorologikoa aktibatu du Ipar Euskal Herrian ere, haizea-boladengatik

'Goretti' ziklogenesiak alerta meteorologikoa aktibatu du Ipar Euskal Herrian, ostiral gauerdira arte. Neguko ekaitza espero da, mendebaldeko haize oso gogorrekin, batez ere kostaldean. Hain zuzen ere, 100-110 km/h-ko haize-boladak, eta 120-130 km/h-ra heldu daitezke. Barnealdean ere boladak indartsuak izango dira. Arratsaldetik aurrera, egoerak hobera egingo du pixkanaka, baina kontu handiz ibiltzea gomendatzen da.

Ipar-mendebaldeko denboralea: zaparradak, elurra eta haize oso gogorra

Ipar-mendebaldeko denboraleak zaparradak ekarriko ditu, batez ere eguerditik aurrera eta ipar partean, non etengabe izan daitezkeen. Arratsaldetik aurrera, elur-kota 700-800 metrora jaitsiko da. Haizeak mendebaldetik edo ipar-mendebaldetik oso gogor joko du, bereziki kostaldean.

Alerta laranja eta abisu horiak, haizeagatik, olatuengatik eta elurragatik

'Goretti' ziklogenesia kontinentearen mendebalderantz mugitu ostean, mendebalde-ipar-mendebaldeko haize-korridore bat sortu da. Aldaketak itsasoko eta neguko ekaitza ekarriko du. Gogoratu beharra dago alerta laranja eta abisu horia aktibatuta dagoela, olatu handiengatik, haize-boladengatik eta elurragatik.

Kontuz errepideetan: Kamioientzat itxi dute Biriatuko pasabidea

'Goretti' sortutako zailtasunekin batera, badira bestelako arazoak errepideetan. Adibidez, Biriatuko mugako pasabidea, AP-8an, itxita dago 3,5 tonatik gorako kamioientzat ostiral honetan, Frantziako nekazariek Mercosurrekin sinatutako akordioaren aurka egindako protesten ondorioz.

Haizea gogor jotzen ari da euskal kostaldean

Haizea gogor jotzen hasi da euskal kostaldean, eta haize-boladak areagotu egingo dira egunak aurrera egin ahala. Gogoratu behar da Eusko Jaurlaritzak abisu horia aktibatu duela.

Zer da ziklogenesi leherkorra?

Goretti ziklogenesi leherkorrak mendebaldeko Europari eragingo dio aste honetan, eta Euskal Herrian ere eragina izango du. Fenomenoaren izenak alarma eta nahasmena eragin ohi ditu. Izenak aditzera eman dezakeena gorabehera, adituek azpimarratu dute ez dagoela leherketarik, prozesu atmosferiko hutsa da eta. Jarraian, argi eta erraz azalduko dugu fenomeno hori zertan datzan.

A-63 Baiona moztuta bi noranzkoetan, Irunen

Irungo A-63  errepidea, Baionarako noranzkoan, moztuta dago bi noranzkoetan. Gainera, AP8ko muga itxita dago 3.5 tona baino gehiagoko kamioientzat.

Donostiako itsasaldeko pasealekuak itxi dituzte, olatuengatik ezarritako alerta laranja dela eta

Gipuzkoako hiriburuko Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, urtarrilaren 10ean (larunbata) 09:00ak arte itxiko dituzte, eta, ondorioz, Santa Klara uharterako garraio zerbitzua ere etenda dago.

Alerta horia: Haize-boladak eta elurra eguerditik aurrera

Eguerditik aurrera, alerta horian sartuko gara, haize-boladak eta elurragatik. Izan ere, mila metrotik behera izango ditugu elur-malutak. 700 metrotik behera egingo du gauera, eta prezipitazioak espero dira.

Itsaso zakarra, haize bortitza eta elur gehiago dakartza gainean dugun 'Goretti' borraskak

Euskal Herriko eguraldiak aldaketak izango ditu hurrengo egunetan, tenperatura baxuek markatutako gabonen ostean. Asteazken honetan, berriz ere, egun hotza izango da, Goretti depresioa iritsi aurretik.

100 km/h-ko boladak eta hegaldi desbideratuak: Gorettik lehen ondorioak utzi ditu Euskal Herrian

Goretti ziklogenesia nabaritu da dagoeneko Euskal Herrian. Hain zuzen ere, atzo Urduñan eta Zaldiaranen 100 km/h-ko abiadurako haize-boladak izan ziren, eta Zegaman 89 km/h-koak. Haize zakarraren ondorioz, hainbat hegaldi desbideratu eta bertan behera utzi behar izan zituzten Loiuko aireportuan. Une honetan, Euskal Autonomia Erkidegoa abisu horian dago haize-boladengatik eta nabigaziorako arriskuagatik, Euskalmeten arabera.