Donostiako itsasaldeko pasealekuak itxi dituzte, olatuengatik ezarritako alerta laranja dela eta
Larunbateko 09:00ak arte itxi dituzte, eta Santa Klara uharterako garraio zerbitzua ere bertan behera geratu da.
Donostiako Pasealeku Berria, Zurriolako kai-muturra eta Haizearen Orrazirako sarbidea itxi dituzte, kostaldean olatuek eragin ditzaketen kalteak direla eta, alerta laranja ezarri baitute.
Gipuzkoako hiriburuko Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, urtarrilaren 10ean (larunbata) 09:00ak arte itxiko dituzte, eta, ondorioz, Santa Klara uharterako garraio zerbitzua ere etenda dago.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du ostiralerako eta larunbaterako, kostaldean olatu handiak izango direlako; izan ere, olatuen altuera 5-6 metro ingurukoa izan daiteke, eta itsaso zakarra edo oso zakarra izan daiteke bi egunetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Fronte hotz batek zaparradak eta tenperaturen beherakada ekarriko ditu, batez ere Kantauri isurialdean