Pertsona bat hil da Donostiako Kursaal zubiaren inguruan, ibaira erorita
Salamanca paseoaren inguruan aurkitu dute hilotza, bilaketa-lanak Zurriolako kai-muturrean hasi badituzte ere. Morrua itxita zegoen oinezkoentzat, bai eta Donostiako beste zenbait toki ere, denboralearen eraginez.
Itsasora jausi den gizonezko baten gorpua erreskatatu dute goizean Donostiako suhiltzaileek. Gipuzkoako hiriburua eta oro har euskal kostaldea alerta laranjan daude Goretti ekaitzak ekarritako itsas denboraleagatik.
11:10ean jaso dute larrialdi zerbitzuek abisua, eta 12:25ean bukatu dituzte bilaketa lanak. Suhiltzaileak Urumeako ibai-ahoan dauden harkaitzeta jaitsi dira eskailera batekin.
Salamanca paseoaren inguruan aurkitu dute hilotza, bilaketa-lanak Zurriolako kai-muturrean hasi badituzte ere. Morrua itxita zegoen oinezkoentzat, bai eta Donostiako beste zenbait toki ere, denboralearen eraginez.
Donostiako Udalak jakitera eman duenez, adineko gizon bat da hildakoa. Dirudienez, Kursaaleko zubiaren eta Ramon Maria Lili kalearen artean zegoen erori den unean.
Inguru horretan gogor jo ohi du haizeak, eta olatu handiak daude gaur.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera